logo-up logo-up-mobile
Sarrera online banka

Denok mugiarazten gaitu zerbaitek. Elkartasunak, jasangarritasunak, gure jatorriak, berdintasunak, laguntzeko beharrak, azaltzeko eta ekiteko borondateak… Barrutik ateratzen zaigun zerbaitek. Bereizten gaituen zerbaitek. Helburu batek.

Gurea, zure ondoan egotea, inguruari ekarpen baliagarria egiteko.

Izan ere, gurea ez da edozein entitate. Banka kooperatiboa gara. Pertsonekin eta gizartearekin konpromisoa dugunez, partaide gaituen komunitatearen etorkizunean pentsatu behar dugu, besteak beste.

Mugiarazten gaituena gara.

Eta zu, zerk mugiarazten zaitu?

Ezagutu gure kanpaina berrian parte hartu duten pertsona guztiak. Hainbat eremutako pertsonak, gure ingurua hobetzea helburu dutenak. Eta ezagutu, sakonago, zerk mugiarazten dituen beren egunerokotasunean.

"Inguruan duzuna ulertzea bada mugiarazten zaituena, beti mereziko du"

Xabier Madariaga

Kazetaria.

"Gizartea eraldatzea bada mugiarazten zaituena, aurkituko duzu nola egin"

Irantzu Lekue

Artista eta kultura-aktibista.

"Txikia? Mugiarazten bazaitu, oso handia da"

Javier López

Greentech SEko sortzailekidea. Nekazaritzako elikagaien industriarako jasangarritasuna.

"Nondik zatozen badakizunean, mugiarazten zaituenak urruti eramango zaitu"

Izaskun Urkijo

Zinemako arte-zuzendaria.

"Nork erabakitzen du zerbait zuretzat den ala ez? Mugiarazten bazaitu, egizu"

Unai Arrieta

Gimnastika erritmikoko txapelduna.

"Mundua aldatzea denean mugiarazten zaituena, norbaitek hartuko du lekukoa"

Julen y Amaia Rodríguez

Itsasoak eta ozeanoak garbitzearen aldeko gizarte-ekintzailetza.

"Mundua jasangarriagoa izatea bada mugiarazten zaituena, inoiz ez da alferrerako izango"

Maitane Alonso

Ikertzailea, medikuntza-ikaslea eta MIT sariduna.

Banka egiteko beste modu bat eskaintzen diegu zuk bezala zerbait gehiago espero duten pertsonei.

"Azkenean, oihartzuna bezalakoa da bizitza; emandakoa itzultzen dizu"

Jon Maya

Kukai Dantzako zuzendaria.

"Gizarte baten aberastasuna lankidetzarako duen gaitasunaren araberakoa da"

Zuriñe García

Sukaldeburua, Michelin izar bat, Andra Mari jatetxea.

"Azkar joan nahi baduzu, hobe da bakarrik joatea; baina urrun iristeko, elkarrekin hobeto. Afrikako esaera zahar bat da, baina hemengoa izan liteke"

Haimar Zubeldia

Txirrindulari profesional ohia.

"Enpresak zuhaitzak bezalakoak dira: sustraiak non, fruituak han"

Natalia Díaz

Giza baliabideen arduraduna, Urzante olioak.

"Pertsona gutxi batzuek mundua alda dezakegu. Geure mundua, behintzat"

Peio García

Zaporeak elkartearen sortzailea.