logo-up logo-up-mobile
Sarrera online banka

Gure ingurunea eta horren aurrerapena eta etorkizuna bultzatzen ditugu

Banka jasangarria gara

1959an sortu ginen

LABORAL KUTXA gara. Banka kooperatiboa, komunitatekoa. Orain dela 63 urte sortu ginen, izateko arrazoi bakarrarekin: ingurunea eta horren aurrerapena eta etorkizuna bultzatzea. Izan ere, beti sinetsi izan dugu badela gauzak egiteko beste modu bat.

Grafika June Saenz de Urturi, mendiko segurtasuna

Jasangarritasuna gure DNAn dago

LABORAL Kutxan uste dugu benetako garapenak partekatua eta jasangarria izan behar duela. Hori dela eta, sortu ginenetik eta egunez egun, inor atzean utziko ez duen hazkundearen eta lur berdearen alde egiten dugu lan. Orain, jasangarritasuna funtsezkoa da gure ingurunearentzat, planetarentzat eta gizarte osoarentzat. Hori dela eta, inoiz baino indar handiagoa du gure izateko arrazoiak.

Grafika Iraitz Cordero, Adimen artifiziala, TotalCheck

Gazte-talde bat

Ingurunea modu jasangarrian bultzatzeko erabaki sendoa zuen gazte-talde baten sinesmen irmoetatik sortu ginen. Gaur egun, arrazoibide berberak bultzaturik, ehunka gazte ari dira lanean planetarentzako eta gizartearentzako etorkizun jasangarriaren alde.

Adibidez, gure azken kanpainako protagonista diren 8 gazte hauek.

Ander Congil Ros

Itsas biologia, Fundación Museo del Mar de Ceuta

Gabriela Imbert

Berdintasuna irristatze-kiroletan, Roll it Girl

Maddi Bercianos

Moda jasangarriko ekintzailea

Eneko Serrano

0 km-ko gaztak, Lusuri

Telmo Fernandez de Barrena

Datuen analisia, Vicomtech

María Azcona

2021eko Ikertzaile Gazteen Biltzarraren saria

Iraitz Cordero

Adimen artifiziala, TotalCheck

June Saenz de Urturi

Mendiko segurtasuna


Mugiarazten gaituena gara (2021)

"Mugiarazten gaituena gara."

"Eta zu, zerk mugiarazten zaitu?"

Ezagutu gure kanpaina berrian parte hartu duten pertsona guztiak. Hainbat eremutako pertsonak, gure ingurua hobetzea helburu dutenak. Eta ezagutu, sakonago, zerk mugiarazten dituen beren egunerokotasunean.

"Inguruan duzuna ulertzea bada mugiarazten zaituena, beti mereziko du"

Xabier Madariaga

Kazetaria.

"Gizartea eraldatzea bada mugiarazten zaituena, aurkituko duzu nola egin"

Irantzu Lekue

Artista eta kultura-aktibista.

"Txikia? Mugiarazten bazaitu, oso handia da"

Javier López

Greentech SEko sortzailekidea. Nekazaritzako elikagaien industriarako jasangarritasuna.

"Nondik zatozen badakizunean, mugiarazten zaituenak urruti eramango zaitu"

Izaskun Urkijo

Zinemako arte-zuzendaria.

"Nork erabakitzen du zerbait zuretzat den ala ez? Mugiarazten bazaitu, egizu"

Unai Arrieta

Gimnastika erritmikoko txapelduna.

"Mundua aldatzea denean mugiarazten zaituena, norbaitek hartuko du lekukoa"

Julen y Amaia Rodríguez

Itsasoak eta ozeanoak garbitzearen aldeko gizarte-ekintzailetza.

"Mundua jasangarriagoa izatea bada mugiarazten zaituena, inoiz ez da alferrerako izango"

Maitane Alonso

Ikertzailea, medikuntza-ikaslea eta MIT sariduna.


Banka egiteko beste modu bat gara (2020)

"Azkenean, oihartzuna bezalakoa da bizitza; emandakoa itzultzen dizu"

Jon Maya

Kukai Dantzako zuzendaria.

"Gizarte baten aberastasuna lankidetzarako duen gaitasunaren araberakoa da"

Zuriñe García

Sukaldeburua, Michelin izar bat, Andra Mari jatetxea.

"Azkar joan nahi baduzu, hobe da bakarrik joatea; baina urrun iristeko, elkarrekin hobeto. Afrikako esaera zahar bat da, baina hemengoa izan liteke"

Haimar Zubeldia

Txirrindulari profesional ohia.

"Enpresak zuhaitzak bezalakoak dira: sustraiak non, fruituak han"

Natalia Díaz

Giza baliabideen arduraduna, Urzante olioak.

"Pertsona gutxi batzuek mundua alda dezakegu. Geure mundua, behintzat"

Peio García

Zaporeak elkartearen sortzailea.