logo-up logo-up-mobile
Sarrera online banka
left right

Sorrera

Brilliant Method Of Getting Law Essay Writing Service Australia https://www.fodors.com/community/united-states/tips-and-advice-for-tourists-in-new-york-city-1656644/ Smart Way To Get Help With Writing College Application Essays

XX. mendearen erdialdean, Jose M. Arizmendiarrieta apaiz gazteak lehen kooperatiben sorrera bultzatu zuen eta, geroago, kooperatibok Mondragon taldea eratu zuten. Hortxe du jatorria Caja Laboralak. Entitatearen helburuari dagokionez, industria-alorreko kooperatibei “zerbitzu sozialak, ekonomikoak eta enpresarialak” eskaini nahi zien. Baliabideak kooperatibistengandik eskuratu eta beraien beharretara bideratu nahi zituen. Gainera, Gizarte Segurantzaren eta Aurreikuspenaren estaldurak antolatzeko, Hornidura Zerbitzua jarri zen abian. Gaur egungo Lagun-Aroren oinarriak finkatu ziren horrela.

Lehenengo bulegoa 1960ko otsailaren 1ean zabaldu zuen, Arrasateko Ferrerías kalean. Geroago, beste bulego batzuk ireki zituen Aretxabaletan, Soraluzen, Oñatin… Kooperatibak sortzen ziren lekuetan gauzatu zuen hedapen geografikoa.

1962. urtean Audit 413 kontabilitate-makina eskuratu zuen, eskuz hartutako oharretatik mekanizaziorako urratsa emateko. 1964an, Markinako bulegoa zabaldu zuen. Zuzendaria emakumea zen, Maite Garcia, garai hartan guztiz ezohikoa. Caja Laborala gainegiturazko entitatea izaten hasi zen, eta Taldearen koordinazio enpresarialaren, finantzarioaren, industrialaren eta sozialaren ardura hartu zuen bere gain. 1966an, lehen bulego mugikorra jarri zuen abian, herri txikietara eta baserri-auzoetara joaten zen “minibus” baten bidez.

1965eko urriaren 2an, Bizkaiko nekazaritza-kooperatibetako hainbat ordezkariz osatutako taldeak biltzarra egin zuen, Salón de Artesanía Española izenekoan, Bilboko Rodríguez Arias kaleko 21. zenbakian.

1966ko urriaren 1ean, entitateak publikoari zabaldu zizkion ateak, lehen aldiz, Bilbo erdialdeko Urkixo Zumarkaleko 8. zenbakian.

Beyenak, Utecok eta Baserritarren Kutxak partekatutako zuzendaritza nagusia sortu zuten, eta halaxe jaio zen Bizkaiko nekazaritzako kooperatiben zuzendaritza bakar desiratua. Bulego berriak irekitzen hasi ziren.

Hasierako 1975-1982

1974an hasitako krisialdian, kooperatibek elkarri emandako laguntza eta Lan Kide Aurrezkiaren eskuzabaltasuna funtsezkoak izan ziren Taldea garatzeko.

1975ean, 64 sukurtsal eta 464 bazkide zituen, eta sukurtsalak irekitzen jarraitzen zuen.

J.M. Arizmendiarrieta 1976an hil zen. Berak ereindako haziaren emaitzak bizi-bizirik jarraitzen du gaur egun.

1979an, ministro-agindu bati esker, Lan Kide Aurrezkiak “Emigrante-aurrezkia” eta “Etxebizitza-aurrezkia” libretak irekitzeko ahalmena lortu zuen. Horrez gain, atzerriko eragiketak egiteko gaitasuna bereganatu zuen, kooperatiben atzerriko negozioak bideratzeko.

Gizarte Ekintzetarako Fondoaren ekarpenetan, kultura bultzatzeko, euskara suspertzeko eta euskal ekonomiari buruzko txostena argitaratzeko emandako laguntzak nabarmentzen ziren.

1980an, Lan Kide Aurrezkiaren lehen bi kutxazain automatikoak abian jarri zituen, eta kreditu-txartelak merkaturatzen hasi zen.

Eguiguren anaien Euskal Herriko irudietan, entitatearen garaiko balioak islatzen ziren ezin hobeto.

Beyenak berehala hasi zen diru-ekarpenak behin eta berriro behar zituela erakusten.

Herrietako langileen inplikazio handiari esker, jendeak estimazio handia hartu zion Kutxari.

Bezero-zorroa handitzeko bide berriak aurkitu zituzten. Diruz laguntzeko moduko nekazaritzako edo abeltzaintzako jarduera bat non, hantxe egoten zen Baserritarren Kutxa.

1970eko hamarkadakoak landa-garapenaren urteak izan ziren Kutxarentzat. Urtez urte, sukurtsal berriak zabaldu zituen, Bizkaian nekazaritzari eta abeltzaintzari lotutako herri nagusietan.

1976an, Almirante hotelaren eraikin historikoa erosi zuen. 1980ko otsailaren 6an, eraikin horretan jarri zuen egoitza.

Langileek behetik hasi behar izaten zuten, lanbidearen hastapenak ezagutuz.

Sendotzen 1982-1987

1983. urtearen hasierarako 141 bulego bagenituen Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan. Eta Madrilen lehenengo bulegoa ireki zen 1982ko apirilaren 13an. Taldeko kooperatiben finantza-euskarri izateaz gain, bezero partikularren negozio-eremua bultzatzea erabaki zen sasoi hartan eta, besteak beste, salmenten finantziazioari eta mailegu hipotekarioei ekin zitzaien. 1983ko abuztuan, erabat hondatu zituen uholdeak Bilboko Areatza kaleko bulegoa eta Ipar Kutxarena.

Urte haietan, laguntza handia eman zien Laboral Kutxak irakaskuntzako eta hezkuntzako zenbait ekimeni; besteak beste, Ikerlan-i (ikerkuntza) eta Hezibide Elkarteari.

Ordurako (1984), 1.226 bazkide genituen jada, eta esperientzia aitzindari bat abiarazi zuen Laboral Kutxak: Euskocard VISA txartela. Eroskiren Gasteizko 27 kutxatan ordaintzeko erabil zitekeen txartel hura.
Bien bitartean, esportazioak areagotzea erabaki zuen Taldeak, betiere Laboral Kutxa finantza-euskarri zuela.

1986an 600.000 bezero zituen Laboral Kutxak, zeinak etengabe jarraitzen zuen bulego berriak zabaltzen. Urte hartan, 1986an, Euskotex zerbitzua jarri zen martxan, CLNet edo Internet bidezko online bankaren aitzindaria alegia. 1987aren amaiera aldera, 20.400 lanpostu zituzten kooperatibek, eta finantza- zein enpresa-posizio askoz sendoagoa zuten.

Erakunde publikoekiko harremanek, berriz, geroz eta garrantzi handiagoa zuten. 1985etik aurrera, laukoiztu egin zen mailegu-kopurua,

eta saltoki txiki askorekin hasi ginen lanean.

Aurrerapen teknologikoa. Teleprozesua: iraultza iritsi zen.

Uholdeak Bilbon, 1983an. Lokatz artean, aulkiak eta mahaiak hankaz gora zirela…, lanean jarraitu zuten lehenbiziko solairuan.

1986an, Arabako Caja Ruralekin bat egin genuen. Bi sukurtsal besterik ez zituen Arabako erakunde hark.

Beste negozio eredua 1987-1992

Aurrezki-Inbertsioko berritasunak iritsi ziren Lan Kide Aurrezkira. Hipoteka-bermedun maileguak indartzen hasi ziren, baita enpresentzako “merkataritza-deskontuaren” negozioa ere.

Entitateak berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egin zuen eta dagoeneko 87 kutxazain automatiko zituen.

Publizitate-kanpaina batean telebistako iragarki bat sartu zen lehen aldiz.

Entitateak, Visa sistemaren barruan, txartelak merkaturatzen jarraitzen zuen. Eusko Card izenari eutsi zion, harik eta, Visak behartuta, Servired-en barruan bateratu arte.

1988aren bukaeran, Seguros Lagun-Arorekin batera, aseguru orokorrak, bizi-aseguruak eta antzeko zerbitzuak eskaintzen hasi zen.

Lan Kide Aurrezkiak gogoeta estrategikoari ekin zion 1990eko hamarkadari aurre egiteko. Horretarako, Mckinsey konpainia izan zuen lagun.

Egiturazko aldaketak egin ziren, Enpresen Dibisioa Lan Kide Aurrezkiaren eta Mondragon Kooperatiba Taldearen antolakuntza berrira egokitzeko.

Bezeroen beharretara egokitutako produktu-eskaintza zegoen: Superlibreta, Superkontua, Aseguruak, Pentsio Aurrezkia, Leasinga, ETE-entzako zerbitzuak…

Lan Kide Aurrezkiak konpainia hauen aseguruak merkaturatzen zituen: Seguros Lagun Aro (Lan Kide Aurrezkiak % 35eko partaidetza zuen), Lagun Aro-EPSV (% 45koa) eta Unipol SpA italiarra (% 20koa).

1992an beste irudi korporatibo bat hartu zuen, modernoagoa eta dinamikoagoa, merkatuan hain deigarria den magenta kolorea nabarmenduz eta entitatea historia osoan zehar irudikatu duen “giltza” erakutsiz.

Baserritarren Kutxak gero eta likidezia eta kreditu-inbertsio handiagoak zituen.

Batzar Nagusiak larunbatez egiten ziren, Coliseo Albia antzokian.

1992an, Izarpensión sortu zen, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko entitatea.

Zerbitzu Berriak 1992-1999

Beste etapa bati ekin zion. Horretan, zerbitzu-kalitateari eman zitzaion garrantzi berezia, eta gaur egun ere ardatz horrek indarrean jarraitzen du gure entitatean.

Superlibretak interes-tasa altuari eutsi zion, eta 225.000 titular baino gehiago zituen. Entitatea hipoteka-gerran sartu zen hasiera-hasieratik.

1994an, lehen bulegoa zabaldu zen kanpoan, hain zuzen Kantabriako Castro Urdiales herrian.

1995an, lehen aldiz, bulego batzuk arratsaldez irekitzen hasi ziren, sektoreko gainerako entitateek itxita izaten zituzten arren.

Hainbat aitorpen jaso genituen, hala nola DATAMONITOR enpresarena. Horrek Europako hirugarren lekuan kokatu gintuen errentagarritasunaren rankingean. The Banker-ek, berriz, munduko 38. lekuan kokatu gintuen kaudimenaren ikuspegitik.

Gaztempresa sortu zen (1998), ekintzaile gazteen ekimenak bultzatzeko.

1998an, online burtsako zerbitzuak sortu ziren.

Aro Berria 2000-2009

Kalitateari eusteko ahaleginek emaitza eman zuten: kalitatearen urrezko Q-a lortu zuen lehen kreditu-entitatea izan zen Europan.

Internet bidezko kanalaren aldeko apustua egin zuen enpresekin, eta 10.000 enpresa aktibo izatea lortu zuen.

2004an, higiezinak sustatzeko departamentua sortzea erabaki zuen, merkatu horrek eskaintzen zituen negozio-aukerak aprobetxatzeko.

2007an hasitako konfiantza-krisialdian, Lan Kide Aurrezkiaren mozkin errepikariak maximo historikoetara iritsi ziren.

2008an, entitateak lehen postua lortu zuen Zerbitzuaren Kalitatean, STIGAren arabera.

Mondragon Taldea Europako enpresa-talde nagusietako bat zen: 17 herrialdetan zuen presentzia eta jabetzaren % 50 baino gehiago langileen esku duen Europako talderik handiena da.

2009aren bukaeran, 394 sukurtsal, 600 kutxazain eta ia 2.000 lan-bazkide zituen.

Euroa iritsi zen. Aldaketak ez zuela prezio-igoerarik ekarriko esan ziguten.

Izen-aldaketa: Ipar Kutxa. Aro bat itxi eta beste bat zabaldu zen.

Aro berri horretan, Entitatea ETE-ei eta gazteei ireki zitzaien, eta Gipuzkoan sartu zen.

2007an, irudi berria estreinatu zuen. Logo berriak elkarrizketa eta komunikazioa adierazten zituen.

2008an, Ipar Kutxak argi eta garbi utzi zuen, krisiaren eragina ez dela berdina finantza-erakunde guztietan.

Finantza-krisi orokorra gorabehera, berankortasunari eustea ez ezik, likidezia-koefizientea handitzea ere lortu zuen.

Aukera Berriak 2010-2012

Ondo egiten genekiena egitea, hau da, negozio tradizionala, zen sasoi horretako jarraibidea.

Hernaniko herritarrek Ipar Kutxak Gipuzkoan zabaldutako lehen sukurtsala ezagutu zuten, eta hilabete geroago, Donostiakoek. Hurrengo helburuak Tolosa, Eibar eta Beasain izan ziren. Horrenbestez, 2012aren hasieran, Ipar Kutxak bost sukurtsal zituen Gipuzkoan.

Kaudimen-koefizienterik handienetako bat izateagatik nabarmendu da, azken urteotan, kreditu-kooperatiben artean.

2011n, publizitate-kanpaina bezero errealen bidez egitea erabaki zuen entitateak. Izan ere, zerbitzuaren kalitateari buruz urte hartan egindako azken ikerketen arabera, Ipar Kutxa Euskadiko lehen finantza-entitatea zen zerbitzuaren kalitatearen aldetik. Lehen postu hori Euskadiko Kutxarekin partekatu zuen, horixe baitzen ordura arte gehien nabarmendu zena.

Erabiltzaileen % 80k gure entitatea “ziurtasun osoz gomendatuko lukete” edo “gomendatuko lukete”.

Banku-sektorea berrantolatzeko unea da. Ipar Kutxa ez da beste entitate batzuekin bat egitea aztertzen ari den bakarra. Horrek akordioetarako atea ireki zuen. Izaera kooperatiboari eta urte hauetan guztietan geureganatutako balioei eustea da joera. Hortxe aurkitu nahi du Ipar Kutxak bere lekua.

Aurrekoa Hurrengoa