logo-up logo-up-mobile
Sarrera online banka

pacto mundial

2006ko irailean Mundu Itunarekin bat egin genuenetik, ekonomia jasangarriago eta bidezkoago bat bilatzen duten ekimen globalik garrantzitsuenetan parte hartu dugu

NBEk 2030 Agendan ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIHak) betetzen lagundu nahi du LABORAL Kutxak. 17 Helburu horiek gizarteari, ingurumenari eta ekonomiari lotutako alderdiak jasotzen dituzte, eta, funtsean, pertsonen, planetaren eta aberastasunaren aldeko ekintza-plan bat osatzen dute, bake unibertsala sendotzea eta justizia sustatzea xede duela.

Gure jardueren artean GIHekin lotura zuzena dutenak aztertu ditugu, baita horien inguruan bultzatu beharreko ekimenak ere. Hona hemen Helburuak betetzen laguntzeko garatu ditugun jarduketa nagusiak: Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIHekin) hartutako konpromisoa.pdf

2019ko irailean, Nazio Batuen Banka Arduratsuaren Printzipioak sortu eta sinatu zituzten 130 bankuetako bat izan ginen. Ekimen hori erreferentzia izango da sektorean. Helburu hau du: finantza-sistemaren konpromisoa eta erantzukizuna zehaztea, etorkizun jasangarriaren alde egiteko, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJHekin) eta klima-aldaketaren inguruko Parisko Hitzarmenekin bat. Printzipio horiek etorkizuneko banku-sistema jasangarrirako esparrua sortzen dute, eta agerian jartzen dute nolako ekarpen positiboa egiten dion sistema horrek gizarteari.

 

 

Zure iritzia jakin nahi dugu. Kontaktatu