logo-up logo-up-mobile
Sarrera online banka
LABORAL Kutxa, baliodun bankarekin konprometitua, Global Alliance for Banking on Values (GABV) erakundearen parte da. Finantza-erakunde etikoen nazioarteko sarerik handiena da GABV, eta gizartean eta ingurumenean eragin positiboa sortzeko konpromisoa partekatzen duten balioak ditu, finantzak pertsonen eta Planetaren zerbitzura jarriz. GABVk banku-eredu etiko, garden eta pertsonetan zentratua sustatzen du, errentagarritasuna eta erantzukizuna konbinatzea posible dela erakutsiz. Aliantza horren parte izateak indartu egiten du gure kooperatiba-bokazioa eta komunitate oparoagoak, berdinzaleagoak eta jasangarriagoak eraikitzeko gure asmoa.

 

Bestalde, 2019ko irailean, Nazio Batuen Banka Arduratsuaren Printzipioak sortu eta sinatu zituzten 130 bankuetako bat izan ginen. Ekimen hori erreferentzia izango da sektorean. Helburu hau du: finantza-sistemaren konpromisoa eta erantzukizuna zehaztea, etorkizun jasangarriaren alde egiteko, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJHekin) eta klima-aldaketaren inguruko Parisko Hitzarmenekin bat. Printzipio horiek etorkizuneko banku-sistema jasangarrirako esparrua sortzen dute, eta agerian jartzen dute nolako ekarpen positiboa egiten dion sistema horrek gizarteari.

 

Zure iritzia jakin nahi dugu. Kontaktatu