logo-up logo-up-mobile
Sarrera online banka

Konfiantza ez dator berez, irabazi egiten da

LABORAL Kutxan ez zaigu gustatzen «bezeroaz» edo «entitateaz» hitz egitea.
Pertsonentzat lan egiten dugun pertsonak gara. Eta gure betebeharra da zuri arreta ematea, zurekin inplikatzea eta zuretzako irtenbideak bilatzea.

Gure bulegoetako batean sartzen zarenean, zu ezagutzen saiatzen gara, ezer baino lehen.
Horixe da gure esperientzia eta profesionaltasuna zure zerbitzuan jartzeko modurik onena.
Gure produktu eta zerbitzuak zure benetako beharretara egokitzea, hain zuzen.
Eta, jakina, gardentasunik handienarekin. Horrelaxe irabazi nahi dugu zure konfiantza

Gizartearekin konprometituta, gure etorkizunaren parte aktiboa izanik

Gure izaeraren baitan dago irabazien zati bat aurrerapen kolektiboaren eta ingurunearen aldeko programetan banatzea, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen duten ekintzen bidez.
Horregatik, sustrai sendoak finkatzen ditugu jarduten dugun inguruneetan, eta enplegua eta kultura, prestakuntza eta ezagutza, iraunkortasuna eta ingurumena eta gizarte-ekintza sustatzen dituzten proiektuak bultzatzen ditugu, besteak beste.

Gure gizarteak aurrera egitea nahi dugu. Hemen, zure familiako, enpresako eta gizarteko egitasmo eta ilusioentzako laguntza aurkituko duzu, beti.

Prestakuntza, berrikuntza, gizarte-ekonomia eta negozio-proiektu txikien bidezko ekintzailetza sustatzen ditugu Gaztenpresa fundazioaren bidez,
eta dagoeneko abian diren negozioei eta enpresei hazten laguntzen diegu.
Elkarrekin eta gizarte osoarentzat sortzen ari garen etorkizunaren alde egiten dugu.