Sendotzen
1983. urtearen hasierarako 141 bulego bagenituen Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan. Eta Madrilen lehenengo bulegoa ireki zen 1982ko apirilaren 13an. Taldeko kooperatiben finantza-euskarri izateaz gain, bezero partikularren negozio-eremua bultzatzea erabaki zen sasoi hartan eta, besteak beste, salmenten finantziazioari eta mailegu hipotekarioei ekin zitzaien. 1983ko abuztuan, erabat hondatu zituen uholdeak Bilboko Areatza kaleko bulegoa eta Ipar Kutxarena.
Urte haietan, laguntza handia eman zien Laboral Kutxak irakaskuntzako eta hezkuntzako zenbait ekimeni; besteak beste, Ikerlan-i (ikerkuntza) eta Hezibide Elkarteari.
Ordurako (1984), 1.226 bazkide genituen jada, eta esperientzia aitzindari bat abiarazi zuen Laboral Kutxak: Euskocard VISA txartela. Eroskiren Gasteizko 27 kutxatan ordaintzeko erabil zitekeen txartel hura.
Bien bitartean, esportazioak areagotzea erabaki zuen Taldeak, betiere Laboral Kutxa finantza-euskarri zuela.
1986an 600.000 bezero zituen Laboral Kutxak, zeinak etengabe jarraitzen zuen bulego berriak zabaltzen. Urte hartan, 1986an, Euskotex zerbitzua jarri zen martxan, CLNet edo Internet bidezko online bankaren aitzindaria alegia. 1987aren amaiera aldera, 20.400 lanpostu zituzten kooperatibek, eta finantza- zein enpresa-posizio askoz sendoagoa zuten.
Erakunde publikoekiko harremanek, berriz, geroz eta garrantzi handiagoa zuten. 1985etik aurrera, laukoiztu egin zen mailegu-kopurua,
eta saltoki txiki askorekin hasi ginen lanean.
Aurrerapen teknologikoa. Teleprozesua: iraultza iritsi zen.
Uholdeak Bilbon, 1983an. Lokatz artean, aulkiak eta mahaiak hankaz gora zirela…, lanean jarraitu zuten lehenbiziko solairuan.
1986an, Arabako Caja Ruralekin bat egin genuen. Bi sukurtsal besterik ez zituen Arabako erakunde hark.