LABORAL Kutxan banka kooperatiboa gara, eta komunitate oparoagoak, berdinzaleagoak eta jasangarriagoak eraikitzen laguntzea da gure asmoa.
Bezeroak
Pertsonak
Gizartea
Zeinena da LABORAL Kutxa?
LABORAL Kutxaren kapitala beste kooperatiba batzuen, langile eta langile ohien (kolaboratzaileen) eta bezeroen esku dago.


Zer egiten
dugu gure
irabaziekin?
Gure irabazien % 25 gizartean banatzen dugu, bai zuzeneko ekarpenen bidez, bai MONDRAGON Fundazioaren bidez.
45 M€ baino gehiago 2025ean



KOOPERATIBISMOASUSTATZEA
- MONDRAGONeko erakundeak
- Erakunde kooperatiboak
- Nazioartekotzea
- Dimentsionamendua eta dibertsifikazioa
- Elkartasun kooperatiboa
BERRIKUNTZA ETASUSTAPENA
- Berrikuntza
- Ekintzailetza
- Jarduera berriak
HEZKUNTZA ETAPRESTAKUNTZA
- Prestakuntza kooperatiboa
- Ikastetxeak
- Unibertsitatea
KOMUNITATEJASANGARRIAK
- Euskara
- Osasuna, ongizatea eta kirola
- Kultura
- Klima eta biodibertsitatea
- Generoa eta dibertsitatea
- Pobrezia eta inklusioa

Kooperatiba bat gara, eta horrek esan nahi du...
Demokrazia
Erabakiak gardenak dira, eta bazkide guztiok hartzen dugu parte kooperatibaren erabaki nagusietan.
Soldata arautuak
Soldata-aldeak arautzeko irizpideak daude:
- Ordainsariak lanbide-kategoriaren araberakoak dira; ez dira negoziatzen.
- Kategorietan ez dago sexuaren araberako soldata-alderik.
- Ordainsari-mugak daude.
Soldata-ekitatea
Ordainsaririk handiena 4,35 aldiz handiagoa da gure langile guztien ordainsarien erdiko balioa baino —ordainsaririk handiena kontuan hartu gabe—; IBEX 35eko enpresetan, berriz, 111* aldiz handiagoa da.
* Iturria: Oxfam Intermon

Aliantzak eta aintzatespenak
Global Alliance for Banking on Values (GABV) aliantzako kideak gara, balioak dituzten banku etikoen nazioarteko erakunde nagusikoak.
Global Alliance for Banking on Valuesen iritziz, bezeroekiko harreman estua eta gardentasuna dira gure indarguneetako batzuk.

Gizarte Ekonomiaren ziurtagiria eman digute.

Universitat Pompeu Fabra unibertsitatearen 2025eko azterlan batek baloraziorik handiena eman dio LABORAL Kutxari, baliodun banku-jarduera arduratsuaren kategorian.

Nazio Batuen Banku-jarduera Arduratsuaren Printzipioen sinatzaile sortzaileak izan ginen.


Gizartearen parte gara
360 irisgarritasuna proiektua
Pertsona guztiek gurekin jardun ahal izatea nahi dugu, edozein dela ere haien egoera fisikoa edo adina. Horretarako, egokitu egin ditugu bulegoak, webgunea, aplikazioa, kutxazainak, hizkuntza eta abar.
Finantza-hezkuntza
Gure lantaldeko 123 boluntariok finantza-hezkuntzako lantegiak eman dizkiete 859 laguni.
Tokiko hornitzaileak
Gure ondasun eta zerbitzuen % 95 baino gehiago tokiko hornitzaileei erosten diegu.
Berdintasuna
2025ean, % 36,8tik % 43,9ra pasatu da zuzendaritza-karguetan dauden emakumeen kopurua.

Gaztenpresa
Fundazioa
Gaztenpresaren helburua da enplegua sortzen eta finkatzen laguntzea, enpresak sortzearen bidez.
2025ean, Gaztenpresak bi proiektu berri bultzatu ditu:
- Legado: erretiroa hartzen duten pertsonei laguntzeko, euren negozioak eduki nahi duten gazteei eskualdatzen.
- Transforma: kooperatiba bihurtu nahi duten sozietate txikiei laguntzeko.
2025ean, Gaztenpresak hauek sortzen lagundu du:

438
mikroenpresa

856
lanpostu

Produktu arduratsuak
Etxebizitzak birgaitzea
222 M€
bideratu dira etxebizitzen birgaitze energetikoa egitera eta irisgarritasuna hobetzera.
Affinity txartelak
57.758 €
bideratu dira Medicus Mundira, Cáritasera eta Ikastolen Elkartera, Affinity txartelen bidez.
Gizarte-ekonomiaren finantzaketa
50 M€ baino gehiago
bideratu dira, Europako Inbertsio Funtsarekin (EIFekin) egindako hitzarmenetako eragiketen bidez, gizarte-ekonomiari eta enpresa txikiei laguntzera.
Inbertsio-funts jasangarriak
1.421 M€
bideratu dira ezaugarri jasangarriak dituzten inbertsio-funtsetara.

LK Konpromiso inbertsio-funtsa
530.761 €
Bideratu dira funts etiko eta jasangarri horren bidez, non LABORAL Kutxak gestiokomisioaren zati bat ematen dien bezeroek aukeratutako 6 GKEri: Medicus Mundi, Mundukide, Cáritas, Oxfam, Unicef edo Gurutze Gorria.

Urte asko daramatzagu lanean, ingurumenean dugun inpaktua txikitzeko
Paperaren kontsumoaren bilakaera, 2019tik 2025era

Karbono-aztarna, langile bakoitzeko

Bulego jasangarria
Gure bulego-eredu berriko bulego pilotua eraikuntza jasangarriaren BREEAM zigiluarekin egiaztatu dugu.

Gure bulegoen banaketa geografikoa




