JASANGARRITASUNA '23
> DeskargatuLABORAL Kutxan, helburu argia dugu:
Komunitate oparoagoak, berdinzaleagoak eta jasangarriagoak eraikitzen ditugu, kultura kooperatibo solidario eta erantzunkidea zabalduz.
BEZEROAK
PERTSONAK
GIZARTEA
BEZEROAK
GURE BEZEROEN
FINANTZAKETA JASANGARRIA
SUSTATZEN DUGU
% 39
LABORAL Kutxak emandako finantzaketatik helburu jasangarrietara bideratutakoa
3.380 M€
FINANTZAKETA
JASANGARRIRA
BIDERATU DIRA
% 39 helburu jasangarrietara bideratu da:
INGURUMEN-helburua duen finantzaketa: energia berriztagarriak, mugikortasun jasangarria, eraikin efizienteak, ekonomia zirkularra eta nekazaritza jasangarria.
% 13
Helburu SOZIALA duen finantzaketa: hezkuntza, osasuna, integrazioa, kultura, gizarte-ekonomia eta etxebizitza eskuragarria.
% 7
ETE-entzat, mikroETE-entzat eta udalerri txiki edo gizarte-egoera ahulekoentzat.
% 19
GIZARTEA
LABORAL KUTXAN
GIZARTEAN BANATZEN
DUGU IRABAZIEN % 25
% 21,8, Mondragon Fundazioaren bidez
- Gizarte-ekonomia sustatzea.
- Ekosistema kooperatiboari eta hartako 80.000 lanpostuei eustea.
- Mondragon Unibertsitatea (MU).
- Ikastetxeak.
- Berrikuntza eta zentro teknologikoak.
Beste % 3,2, zuzeneko ekarpenen bidez
- Ekintzailetzari laguntzea.
- Kultura- eta kirol-ekitaldiak.
- Pobreziaren aurkako borroka.
- Laguntza-erakundeak.
- Genero-berdintasuna eta aniztasuna sustatzeko jarduerak.
- Euskara eta euskal kultura sustatzea.
32,7 M€
GIZARTERA
BIDERATU DIRA
PERTSONAK
PROIEKTU
KOOPERATIBOA
LABORAL Kutxan lan egiten dugunok kooperatibaren bazkideak gara, demokratikoki hartzen dugu parte haren gobernantzan eta emaitzak zuzentasunez banatzen ditugu.
ORDAINSARI
ALDAKORRA
LABORAL Kutxako pertsona guztion ordainsari aldakorrean ingurumenhobekuntzako helburuak ezarri dira.
BERDINTASUNA
Administrazio-organo gorenean emakumeen eta gizonen kopuru bera izan zuen lehen finantza-erakundea da LABORAL Kutxa.
SOLDATA-ARRAKALA
Ordainsaririk handiena 4,3 aldiz handiagoa da batez besteko ordainsaria baino; IBEX 35eko enpresetan, berriz, 123 aldiz handiagoa da.
ASKOZ GEHIAGO
EGITEN DUGU...
Irisgarritasuna 360 proiektua jarri dugu martxan, pertsona guztiek izan dezaten gurekin harremanetan egoteko aukera, haien egoera pertsonala, adina edo egoera fisikoa edozein izanda ere.
LK Konpromiso funts solidarioak 344.318 € banatu ditu Medicus Mundi, Mundukide, Caritas, Gurutze Gorria, Unicef eta Intermon-Oxfam GKE-en artean.
Gaztenpresa Fundazioak 320 negozio eta 634 lanpostu sortzen lagundu du.
Gure hornitzaileen % 95,1 tokikoak dira.
Urtebetean, karbono-aztarna % 10,1 eta paperaren kontsumoa % 14,6 murriztu dugu.
Produktu jasangarrien sorta bat ari gara garatzen: etxebizitzen birgaikuntza, eko maileguak, dispon jasangarria, aseguruak, inbertsiofuntsak...