Txosten hau sakonki egiaztatu du AENORek, GRI
Standards eta 11/2018 legea, abenduaren 28koa,
informazio ez-finantzarioari eta dibertsitateari
buruzkoa, ezartzearen bidez.

Jasangarritasuna

2021EKO TXOSTENAREN LABURPENA

> Deskargatu

Bada beste modu bat

Banku-jarduera gauzatzeko beste modu bat du LABORAL Kutxak, lankidetzan eta gure gizartearekiko konpromisoan oinarritua. Bezero guztiak asebetetzea eta ingurunean aberastasuna eta enplegua sortzea dira gure helburuak.

Gurea banka kooperatiboa da, eta, gidari dituen balioei jarraituz, guztion interesa lehenesten dugu norberaren interesaren aurrean, erabakiak parte-hartzean oinarrituz hartzen ditugularik eta gure mozkinak gizartean inbertitzen ditugularik.

1.Gure
konpromisoa
gizartearekin

Mozkinen banaketa

Zer egiten dugu gure mozkinekin?

  • % 25 gizartera doa. Funts horiekin, proiektuak finantzatzen dira (kooperatiboak, kulturalak, kiroletakoak, prestakuntzakoak, ikerketakoak…).
  • Beste % 25 bazkideen artean banatzen da, kapital gisa.
  • Gainerako % 50 erreserbetara bideratzen da, kooperatibaren etorkizuna eta kaudimena ziurtatzeko.

Zergak

Gainera, LABORAL Kutxak jarduera gauzatzen duen lurraldeetan betetzen ditu zerga-obligazioak. Horrela, zerbitzu publikoei eusten eta gizartea garatzen laguntzen du.

2021ean, 33,8 milioi euro ordaindu dira zerga eta tasetan.

33,8 M€

Zergak eta tasak

Gaztenpresa Fundazioa

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da Gaztenpresa. LABORAL Kutxaren gizarte-lanean txertatuta dago, eta enpresak eratuz enplegua sortu eta sendotuko duten ekimenak eta ekintzak sustatzea du helburu.

2021ean, Gaztenpresak 547 lanpostu sortu dituzten 278 negozio eta enpresa abian jartzen lagundu du.

547

lanpostu

Gizartearekin arduratsuak diren
produktuak, GKE-ei laguntzeko

Affinity

TXARTELAK

48.924 €

Medicus Mundira, Caritasera eta Ikastolen Elkartera bideratutako zenbatekoa, Affinity txartelen bidez.

LK Konpromiso

INBERTSIO-FUNTSA

143.404,86 €

Inbertsioak aukeratzeko orduan, ingurumenari, gizarteari eta korporazioaren gobernantza onari lotutako irizpideak hartzen ditu kontuan. Era berean, gestio-komisioen zati bat Medicus Mundira, Mundukidera eta/edo Caritasera bideratzen du.

Multikanalitatea

Gure iritziz, digitalizazioa bezeroekin komunikatzeko eta haien finantzak eta aseguruak errazago kudeatzeko beste bitarteko bat da.

Estrategia multikanalean, bulegoak eta kontaktu pertsonalak harremanetarako bide nagusia izaten jarraitzen dute.

Eragiketak 2020 2021
Jasotako deiak 288.985 331.077
Egindako deiak 24.113 42.043
Whatsappak 57.358 49.438*
Online Bankako txata (2020-10-22an abian jarria) 9.592 44.136
Txartelen iruzurrari buruzko alertak 9.302 18.388

Tokiko banka

Presentzia dugun lekuan bertan erosten ditugu ondasun eta zerbitzu gehienak. Zehazki:

% 94,2

Tokiko enpresei
erositako

ONDASUN ETA
ZERBITZUAK

% 43

Gure Zerbitzu Zentraletatik
100 kilometrora baino gutxiagora
(EAEn) erositako

ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK

2.Gobernu
korporatiboa

Kooperatiba bat gara

LABORAL Kutxaren kapitala bazkide guztiena eta elkartutako kooperatibena da. Bazkide horiek erakundearen erabakietan hartzen dute parte, erantzukizunez eta epe luzerako ikuspegiarekin.

Pertsonak

LABORAL Kutxan, Entitateko bazkideak gara zerbitzua ematen dizugunak, proiektuarekin bat egin eta hartan sinesten dugularik. Beraz, bezeroari zerbitzurik onena ematen inplikatzen gara.

Gure bezeroak asebeteta izatea da gure enpresa-proiektuaren bermerik onena etorkizunari begira.

Berdintasuna

1997tik lan egiten dugu berdintasunaren alde, eta dagoeneko gure 4. Plana ari gara jorratzen.

LABORAL Kutxako bazkideak

  • Emakumeak
  • Gizonak

Emakumeak administrazio-organo gorenean

  • Emakumeak
  • Gizonak

Soldata-arrakala

Lanpostu berdinean soldata bera jasotzen dugu langile guztiok. Gure kasuan, erantzukizun handiko lanpostuetan oraindik gizon gehiago daude, eta hori da gizonen

eta emakumeen batez besteko ordainsarian dagoen aldearen arrazoia. Hala ere, alderdi hori ere lantzen ari gara.

Batez besteko lan-indizearen aldea

Emakumeak erantzukizunik handieneko lanpostuetan

LABORAL Kutxan gehien irabazten duen pertsonaren ordainsaria plantilla osoaren batez besteko ordainsaria baino 4,76 bider handiagoa da.

Osasun-plana

2021ean, laneko segurtasun- eta osasun-sistemaren kudeaketari buruzko ISO 45001 ziurtagiria lortu dugu.

Zainduz Osasun Plana ere badugu, osasun fisikoa eta emozionala zaintzeko, eta langileen artean bizi-ohitura osasungarriak eta jasangarriak sustatzeko.

Esaterako, 2021ean, LABORAL Bybike programa jarri dugu martxan. Sari ekonomikoekin bultzatzen du lanera bizikletaz joatea.

3.Ingurumenaren
babesa

2021ean 20 urte bete dira LABORAL Kutxak ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria lortu zuenetik.

2001etik aurrera, ingurumena zaintzea eta jardueraren zuzeneko eragina murriztea bermatzen duen ziurtagiri horri eutsi diogu.

Kontsumoak

Gure jarduerak ingurumenean duen zuzeneko inpaktua txikitzen ahalegintzen gara.

KONTSUMOAK 2017 2018 2019 2020 2021
Karbono-aztarna (CO2 tonatan) 5.613 5.293 4.849 822 1.154*
Elektrizitate-kontsumoa (Kw/h) 13.891.322 13.277.248 12.915.786 11.450.964 11.432.660
KONTSUMOAK Karbono-aztarna (CO2 tonatan) Elektrizitate-kontsumoa (Kw/h)
2017 5.613 13.891.322
2018 5.293 13.277.248
2019 4.849 12.915.786
2020 822 11.450.964
2021 1.154* 11.432.660

Jasangarritasuna eta klima-aldaketa

2021ean, lan handia egin da LABORAL Kutxaren finantza- eta aseguru-jarduera eraldatzeko, eredu bidezkoago eta jasangarriago bat lortze aldera.

  • Finantza jasangarrien estrategia bat, hura ezartzeko ibilbide-orria eta gauzatzeko barne-gobernantza zehaztea.
  • Nazio Batuen Banku-jarduera Arduratsuaren Printzipioak ezartzea. Printzipio horiek sortu zituzten bankuetako bat izan zen LABORAL Kutxa.
  • Jarduera jasangarrien taxonomia ezartzea.
  • Task Force on Climate-Related Financial Disclosures-en (TCFD) gomendioen araberako lehen txostena egitea. TCFDan, Entitateak aurre egin beharreko klima-arriskuak zein diren eta nola aurre egin behar dien deskribatzen da.
  • LABORAL Kutxa Taldeko jasangarritasun-politika idaztea.

4.Nabarmendutako
zifrak

Aurreko orrialdeetan azaldutako guztiak ez du eragozten LABORAL Kutxa enpresa-proiektu bikaina ere izatea.

Entitatearen zifra nagusiak

Gure bulegoen banaketa geografikoa

  • LKren bulegoak partikularrentzat
  • LKren bulegoak enpresentzat
  • Lagun Aroren bitartekaritza-bulegoak