> Deskargatu
Txosten hau sakontzat egiaztatu du AENORek, GRI Standards eta
11/2018 legea, abenduaren 28koa, informazio ez-finantzarioari
eta dibertsitateari buruzkoa, ezartzearen bidez.

Jasangarritasuna

ENPRESAREN GIZARTE
ERANTZUKIZUNARI BURUZKO
2020KO TXOSTENAREN
LABURPENA

> Deskargatu

COVID-19ak eragindako pandemia izan da 2020. urteko ezaugarri nagusia. LABORAL Kutxak buru-belarri jardun du bere jardueraren sendotasunari eusten, bere bezeroei zerbitzua ematen, eta enpresa, negozio eta familiei finantza-irtenbideak eskaintzen, egoera berri eta ezezagun horri aurre egiten laguntzeko.

Krisi honek agerian jarri du, inoiz baino gehiago, sistema ekonomikoa zuzendu eta gizartearen eta ingurumenaren aldetik jasangarriagoa den bete eredu batera bideratu beharra dagoela. Ondorengo orrialdeotan, LABORAL Kutxak etorkizun jasangarriagoa lortzeko egindako ekarpenaren berri eman nahi dugu.

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Kooperatiba bat gara

KAPITAL SOZIALA 2020-12-31N

777,9 M

1.Jasangarritasuna
eta gure bezeroak

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Produktu
arduratsuak

TXARTELAK

39.488 €

Medicus Mundira, Caritasera eta Ikastolen Elkartera bideratutako zenbatekoa, Affinity txartelen bidez.

SLK KONTUA

11.066 €

Nazioarteko lankidetza-proiektuetarako (Zaporeak, Mundukide, Alboan eta Medicus Mundi) emandako zenbatekoa.

LK Konpromiso
INBERTSIO-FONDOA

77.117 €

Inbertsioak aukeratzeko orduan, ingurumenari, gizarteari eta korporazioaren gobernantza onari lotutako irizpideak hartzen ditu kontuan. Era berean, gestiokomisioen zati bat Medicus Mundira, Mundukidera eta/edo Caritasera bideratzen du.

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Zibersegurtasuna

Bezeroen informazioa babestea eta zibersegurtasuna dira LABORAL Kutxaren lehentasunak.

  • 1. PREBENTZIO-, DETEKZIO- ETA ERREAKZIO-NEURRIAK
  • 2. EKINTZA-LERROAK:
    • Erabateko Segurtasunerako Plan Zuzentzailea.
    • Gobernuaren, babesaren, erresilientziaren eta zaintzaren alorretako gaitasunak.
    • Azken belaunaldiko antimalwarea.
    • SOC/SIEM zerbitzua, 24 orduz urteko 365 egunetan.
    • Hacking-ariketak.
JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Zerbitzuaren kalitatea

Enpresa garen aldetik bezeroei zerbitzu-kalitate bikaina eskaintzea da gure helburuetako bat.

Merkatuko azterketa independenteen arabera, sektorean lider izaten jarraitzen dugu.

  2017 2018 2019 2020 Bilak.
Banco Mediolanum - - 8.35 8.40 + 0.05
Ing Direct 8.36 8.21 8.06 8.25 + 0.19
LABORAL Kutxa 7.72 7.83 7.73 7.90 +0.17
Bankinter 7.47 7.67 7.75 7.87 + 0.12
Banca March 7.99 8.03 8.04 7.87 - 0.17
Grupo Coop. Cajamar 7.63 7.57 7.50 7.67 + 0.17
BBVA 7.52 7.65 7.48 7.50 + 0.02
Ibercaja 7.68 7.53 7.58 7.44 - 0.14
Sektorea 7.39 7.45 7.48 7.42 - 0.06
Deutsche Bank 7.41 7.43 7.26 7.40 + 0.14
CaixaBank 7.61 7.54 7.51 7.37 - 0.14
Santander 7.04 7.22 7.29 7.32 + 0.03
Banco Sabadell 7.49 7.47 7.32 7.26 + 0.06
Bankia 7.08 7.16 7.41 7.25 - 0.16
Abanca 7.32 7.35 7.41 7.21 - 0.20
Kutxabank 7.32 7.30 7.40 7.04 - 0.36
Unicaja Banco 7.16 7.25 7.07 7.02 + 0.05
Liberbank 6.83 7.10 7.17 6.92 - 0.25
JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Krisialdietan enpresa eta
negozioei laguntzea

COVID-19aren pandemiak eragindako ondorio ekonomiko larriak izugarrizko erronka dira enpresa eta negozioentzat.
LABORAL Kutxak laguntza eman die bere bezeroei 715 M€-ko finantzaketa-eragiketen hitzarmenak sinatuz, krisialdiaren unerik okerrenak saihesten laguntzeko.
Erakunde publikoa (mila €-kotan) Formalizatutako eragiketa-kopurua Formalizatutako zenbatekoa
KOI 4.595 450.750
Eusko Jaurlaritza + Elkargi 2.825 193.864
Nafarroako Gobernua + SODENA 393 29.169
EIF (Europako Inbertsio Funtsa) 126 11.244
EaSI Micros II 1.757 26.617
Luzaro 31 4.073
Maileguak + Leasinga 9.727 715.417

Mailegu- eta leasing-eragiketez gain, KOIren hitzarmenaren babespeko zirkulatzaile-lerroen eragiketak sinatu dira, baita Elkargi, Iberaval eta elkar bermatzeko beste sozietate batzuen abala duten eragiketak ere.

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Digitalizazioa eta kanal berriak

Kanal berriek gero eta garrantzi handiagoa dute, eta gure bezeroekin harremanetan egoteko bide nagusietako bat dira jada.

KANAL BERRIEN ERABILTZAILEAK DIREN BEZEROAK

Bestalde, bezeroekin komunikatzeko kanal ez-presentzialak zabaltzeko beharra ekarri du COVID-19ak eragindako egoerak. Urruneko Bankaren bidez emandako erantzunen kopuruak hazkunde handia izan du:

2.Gizartearen
parte gara

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Gaztenpresa Fundazioa

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da Gaztenpresa. LABORAL Kutxaren gizarte-lanean txertatuta dago, eta enpresak eratuz enplegua sortu eta sendotuko duten ekimenak eta ekintzak sustatzea du helburu.

LABORAL Kutxak finantzatzen du enpresa-sorrera, MONDRAGON Korporazioaren, Eusko Jaurlaritzaren (Lanbideren) eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin.

2020an izandako egoera
zaila gorabehera,
Gaztenpresak
honako hauen sorrera
bultzatu du:

256

MIKROENPRESA

504

LANPOSTU

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Zergak

LABORAL Kutxak jarduera gauzatzen duen lurraldeetan betetzen ditu zerga-obligazioak. Horrela, zerbitzu publikoei eusten eta gizartea garatzen laguntzen du.

Hona hemen 2020an ordaindutako kopurua, gutxi gorabehera:

35,5 M

LABORAL Kutxaren zergak eta tributuak* 33.606
Lagun Aroren zergak eta tributuak 1.874
BATURA (mila €-kotan) 35.480

3.Gure
pertsonak

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Emakumeen eta gizonen berdintasuna

LABORAL Kutxan 1997tik lan egiten dugu berdintasunaren alde, eta dagoeneko gure 4. Plana ari gara jorratzen.

PERTSONAK ADMINISTRAZIO-ORGANO GORENEAN

Urtez urte handituz doa ardurarik handieneko lanpostuetan ari diren emakumeen ehunekoa:

EMAKUMEAK ERANTZUKIZUNIK HANDIENEKO LANPOSTUETAN

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Soldata-arrakala

LABORAL Kutxan, lanpostu berdinean soldata bera jasotzen dugu langile guztiok. Gure kasuan, erantzukizun handiko lanpostuetan oraindik gizon gehiago egotea eta haien antzinatasun handiagoa dira soldataarrakalaren arrazoiak.

GIZONEN ETA EMAKUMEEN
LAN-INDIZEEN ARTEKO ALDEA

Ibex 35eko enpresetan, plantillaren batez besteko soldata halako 123 da exekutibo nagusien soldata. LABORAL Kutxan, berriz, 4,6koa da aldea.

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Osasun-plana

Zainduz da gure osasun-plana, eta plantillaren nahiz ingurukoen osasuna zaintzea eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzea du helburu. Pertsonen ongizate fisikoa eta emozionala hobetzea nahi dugu, elikaduraren eta jarduera fisikoaren bidez.

2020an, honako hauek izan dira Zainduzen jardueraren helburuak: plantillari laguntzea pandemian zehar (telelana, jarrera positiboa, ariketa fisikoa, ongizate emozionala…) eta mugikortasun iraunkorreko ekimena plazaratzea.

4.Ingurumen-
iraunkortasuna

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Karbono-aztarna

CO2-aren isuriak % 83 murriztu ditugu 2020an. Elektrizitate guztia energia berriztagarrietatik kontsumitzea izan da jaitsiera horren arrazoi nagusia.
-% 83

ISURTZEEN BANAKAPENA JATORRIAREN ARABERA. KARBONO-AZTARNA

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Kontsumoak

Papera da erabiltzen dugun lehengai nagusia, bai publizitatean bai bulegoetan. 2020an, % 18,5 egin du behera paperaren kontsumoak.

-% 18,5 paperaren
kontsumoa

Jaitsiera horrek hau suposatzen du: 1.150 zuhaitz gutxiago moztea eta 17 milioi litro ur aurreztea, gutxi gora behera.

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Klima-aldaketa

Klima-aldaketari buruzko lehen analisia egin dugu 2020an, TCFD (Task Force On Climaterelated Financial Disclosures) erakundearen gomendioei jarraituz. Analisi horren ondorioz, honako ekintza-lerro hauek finkatu ditugu 2021erako:

  • Klima-aldaketaren arrisku eta aukerei buruzko analisia egitea.
  • Jasangarritasunaren gobernantza berrikustea.
  • Finantza jasangarrien estrategia ezartzea.
  • Datuaren gobernantza-plana.
  • Plantillari finantza jasangarrien inguruko prestakuntza ematea.
  • Finantza-jardueraren inpakturen analisia egitea, NBIP FEren jarraibideen bidez.
  • Zorroaren sailkapenean Europar Batasunaren taxonomia ezartzeko aukera aztertzea.

5.Tokiko banka

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxak presentzia duen lekuan bertan erosten ditu ondasunak eta zerbitzuak. Zehazki:

% 94,9

Tokiko enpresei
erositako

ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK

% 45,5

Gure Zerbitzu Zentraletatik (EAE) 100 kilometrora baino gutxira erositako

ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK

6.Negozioaren magnitude
nagusiak

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Aurreko orrialdeetan azaldutako guztiak ez du eragozten LABORAL Kutxa enpresa-proiektu bikaina ere izatea:

Entitatearen magnitude nagusiak

JASANGARRITASUNA 2020 | LABORAL Kutxa

Bulegoen banaketa geografikoa

  • LKren bulegoak partikularrentzat
  • LKren bulegoak enpresentzat
  • Lagun Aroren bitartekaritza-bulegoak