JASANGARRITASUNA
2019a izan da jasangarritasunak finantza-sektorearen pentsamoldea eraldatu duen urtea. Inflexio-puntu bat gertatu da bai bankuen alorreko araugintzan, bai sektoreko ekimenen bidez eta bai inbertsio gizartearekiko arduratsuarekin zerikusia duen orotan. Jarduerak gizartean duen eragina, gobernamendu korporatibo ona eta, bereziki, finantzek krisi klimatikoaren aurkako borrokari egiten dioten ekarpena protagonistak dira, gaur egun, agenda, ekimen eta proiektuetan.
Ondorengo orrialdeotan, LABORAL Kutxak etorkizun jasangarriagoa lortzeko 2019an zehar egindako ekarpenaren berri eman nahi dugu.
ESTRATEGIA
1.Entitatearen estrategian jasangarritasun-irizpideak txertatzea.
INGURUMENA
2.Paper-kontsumoa % 30 murriztea, gure jardueran erabiltzen dugun baliabide nagusia baita.
3.LABORAL Kutxak atmosferara isurtzen duen C02a % 75 jaistea, karbono-aztarna minimizatuz.
PRODUKTUA
4.Inbertsio gizartearekiko arduratsuari lotutako irizpideak aplikatzea Gestoreak, aseguru-etxeek eta Altxortegiak gestionatutako aktiboen % 100ean eta arriskuak ematean.
5.Linea edo produktu bereziak sortzea ekonomia eta kontsumo jasangarri edo eraginkorra finantzatzeko (finantzaketa berdea).
BERDINTASUNA
6.Epealdiaren amaieran, emakumeek LABORAL Kutxaren zuzendaritza-postuen heren bat betetzea gutxienez.
7.Gizonen eta emakumeen batez besteko lan-indizeen arteko aldea (antzinatasuna barne hartuta) % 10etik beherakoa izatea.
GIZARTEA
8.Gure irabazietatik 75 milioi euro (metatuak) gizartera bideratzea.
9.2.000 pertsonaren autoenplegua sustatzea Gaztenpresa Fundazioaren bidez, 1.200 negozio-ideia gauzatzen lagunduz, abian jartzen direnetik finkatu arte, finantzaketa eta negozio-plana barne hartuta.
HORNITZAILEAK
10.Gure enpresa hornitzaileei egiten dizkiegun erosketen % 40 gertuko enpresei egitea.
NORENA DA
LABORAL KUTXA?
KAPITAL SOZIALA 2019-12-31N
759,6 M€
- Lan-bazkideak
- Bezeroak - Pertsona fisikoak
- Elkartutako kooperatibak
- Bazkide laguntzaileak (erretiratuak)
NAZIO BATUEN BANKA ARDURATSUAREN PRINTZIPIOAK SORTU ETA SINATU ZITUZTEN 130 BANKUETAKO BAT IZAN GINEN JOAN DEN IRAILEAN
Ekimen hori erreferentzia izango da sektorean. Helburua: finantza-sistemaren konpromisoa eta erantzukizuna zehaztea, etorkizun jasangarriaren alde egiteko, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJHekin) eta klima-aldaketaren inguruko Parisko Hitzarmenekin bat. Printzipio horiek etorkizuneko banku-sistema jasangarrirako esparrua sortzen dute, eta gizarteari nolako ekarpen positiboa egiten dion erakusten.
NAZIO BATUEN
BANKU-JARDUERA
ARDURATSUAREN PRINTZIPIOAK
-
1. Lerrokatzea. Eraginik handiena dugun arloetara bideratuko ditugu gure ahaleginak, eta gure estrategia komertziala gizabanakoen beharrekin eta gizartearen helburuekin lerrokatuko dugu, horiekin koherentea izan dadin eta horiek betetzen lagun dezan.
-
2. Eragina. Gure eragin positiboak handitu eta negatiboak txikitu egingo ditugu, eta gure jarduera, produktu eta zerbitzuen ondorioz pertsonentzat eta ingurumenarentzat sortzen ditugun arriskuak kudeatuko ditugu.
-
3. Bezeroak eta kontsumitzaileak. Alentaremos prácticas sostenibles y actividades económicas que creen prosperidad compartida para las generaciones actuales y futuras.
-
4. Alderdi interesdunak. Alderdi interesdunei kontsultatu, eta haiekin parte hartu eta lankidetzan jardungo dugu modu proaktiboan, gizartearen helburuak betetzeko.
-
5. Gobernantza eta helburuen ezarpena. Helburu horiek gobernu eraginkorraren eta banku-kultura arduratsuaren bidez ezarriko ditugu, anbizioa eta erantzukizuna erakutsiz.
-
6. Gardentasuna eta erantzukizuna. Printzipio horien ezarpena aldian behin berrikusiko dugu, eta gardenak eta arduratsuak izango gara geure eragin positibo eta negatiboetan nahiz gizartearen helburuak betetzeko egiten dugun ekarpenean.
1.JASANGARRITASUNA
ETA BEZEROAK
PRODUKTU ARDURATSUAK
52.670 €
13.834 €
LABORAL KUTXA KONPROMISO IF INBERTSIO-FONDOA
Inbertsio gizartearekiko arduratsuaren bidean aurrera egiteko asmoari helduta, gure bezeroek fondo etiko eta solidario hau harpidetzeko aukera dute. Ezaugarri hauek ditu:
- Inbertsioak aukeratzeko orduan, ingurumenari, gizarteari eta korporazioaren gobernamendu onari lotutako irizpideak hartzen ditu kontuan.
- Solidarioa da; izan ere, bezeroei kobratzen dien gestio-komisioaren zati handi bat hiru GKEri ematen die LABORAL Kutxak (bezeroak aukeratzen du hiru horietatik zeini).
2019an, fondo horrek 44.155 € bideratu zituen hiru GKE hauetara:
Elizaren gizarte- eta karitate-erakunde horrek arreta eskaintzen die bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonei, eta gizarteratzen laguntzen die, bizimodu duina izan dezaten. Horretarako, egoera bidegabeak salatzen ditu eta pertsona guztien eskubideen alde egiten du lan.
Medikuntza garatzea eta osasuna zein medikuzerbitzuak sustatzea dira erakunde horren xedeak.
Garapenerako lankidetzako GKEa da. Mondragoneko esperientzia kooperatiboa partekatzen du eta produkzioaren alorreko egitarauak sustatzen ditu, pertsonen ahalmenak sendotuta eta lanaukerak sortuta.
Gure bizimoduaren digitalizazio geldiezina dela eta, ingurune berrira egokituz joateko ahalegina egin behar du LABORAL Kutxak. Baina, aldi berean, pribatutasunaren babesarekin eta datuen eta eragiketen segurtasunarekin lotutako arriskuak eta kezkak ere azaldu dira.
Arrisku horien aurkako babesa hobeto bermatzearren, Datuen Babeserako Batzordea sortu da 2019an.
ZERBITZUAREN KALITATEA
Enpresa garen aldetik bezeroei zerbitzu-kalitate bikaina eskaintzea da gure helburuetako bat. Merkatuko azterketa independenteen arabera, sektorean lider izaten jarraitzen dugu.
2016 | 2017 | 2018 | 2019 | |
Banco Mediolanum | - | - | - | 8.35 |
Ing Direct | 8.26 | 8.36 | 8.21 | 8.06 |
Banca March | - | 7.99 | 8.03 | 8.04 |
Bankinter | 7.44 | 7.47 | 7.67 | 7.75 |
LABORAL Kutxa | 7.69 | 7.72 | 7.83 | 7.73 |
Ibercaja | 7.34 | 7.68 | 7.53 | 7.58 |
Caixabank | 7.52 | 7.61 | 7.54 | 7.51 |
Grupo Coop. Cajamar | 7.64 | 7.63 | 7.57 | 7.50 |
BBVA | 7.51 | 7.52 | 7.65 | 7.48 |
Bankia | 6.79 | 7.08 | 7.16 | 7.41 |
Abanca | 7.45 | 7.32 | 7.35 | 7.41 |
Kutxabank | 7.26 | 7.32 | 7.30 | 7.40 |
Banco Sabadell | 7.43 | 7.49 | 7.47 | 7.32 |
Santander | 7.22 | 7.04 | 7.22 | 7.29 |
Deutsche Bank | 7.38 | 7.41 | 7.43 | 7.26 |
Liberbank | 6.93 | 6.83 | 7.10 | 7.17 |
Unicaja Banco | 7.17 | 7.16 | 7.25 | 7.07 |
Sektorea | 7.33 | 7.39 | 7.45 | 7.48 |
Iturria: STIGAk Erakundearekiko Gogobetetasun Globalari buruz 2019an egindako azterlana.
BEZEROARENTZAKO
ARRETA-ZERBITZUA
LABORAL Kutxaren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuak bezeroek aurkeztutako kontsulta, kexa eta erreklamazioei erantzuten die. Aurreko urteko datuekin alderatuta, txikitu egin da zerbitzuaren jarduera. Hona hemen zerbitzu horren emaitzak:
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua | 2018 | 2019 |
Irekitako espedienteak | 9.121 | 6.563 |
Eskatutako zenbatekoak (mila €-kotan) | 1.671 | 1.218 |
BULEGOEN BANAKETA GEOGRAFIKOA
- LKren Partikularren Bulegoak
- LKren Enpresen Bulegoak
- Lagun Aroren bitartekaritza-bulegoak
2.GIZARTEA
Kooperatiba bat gara eta gure emaitza banagarrien % 25 gizartean banatzen dugu zuzenean.
NOLA EGITEN DUGU?
LABORAL KUTXAN BERRIZ INBERTITUTAKOA
% 50 Erreserbetara
% 25 Kapitalera
GIZARTEARI ITZULITAKOA
% 10 Heziketako eta Sustapeneko Fondora
% 15 Kooperatiba arteko Fondo Sozialera
NOLA EGIN DIOGU EKARPEN HORI GIZARTEARI 2019AN?
Kontzeptua | Mila €-kotan |
Enpresa kooperatiboak abian jartzeko eta finkatzeko elkartasunezko ekarpena (MONDRAGONen bidez) | 14.227 |
Kooperatiben sustapena, MONDRAGONen bidez | 6.593 |
Ekintzailetza eta Enpresa- eta lan-prestakuntza (Gaztenpresa Fundazioa) | 331 |
Kultura-jarduerak eta bestelakoak | 845 |
Euskararen eta euskal kulturaren sustapena | 703 |
Laguntza-erakundeak eta garatzeko bidean dauden herrialdeetakoak | 630 |
Nekazaritzako elikagaien sektorea | 105 |
Guztira | 23.437 |
23 M€
baino gehiago
gizarteari egindako
ekarpena 2019an
Halaber, LABORAL Kutxak jarduera burutzen duen lurraldeetan betetzen ditu zerga-obligazioak. Horrela, zerbitzu publikoei eusten eta gizartea garatzen laguntzen du.
ZERGAK ETA TRIBUTUAK (MILA €-KOTAN) SZ, BEZ, OHZ, EJZ | 2018 | 2019 |
Guztira | 21.209 | 26.760 |
MONDRAGON
LABORAL Kutxa MONDRAGONeko kidea da, hau da, helburu ekonomikoak ez ezik, enpresaren jabea den plantillaren partaidetza eta autogestioa ere bultzatzen duten kooperatiba bazkidez osatutako talde bateko kidea.
2019an, LABORAL Kutxak bere emaitzetatik ia 22 milioi euro bideratu zituen Taldeari laguntzera, hain zuzen ere lanpostu berriak sortu eta daudenak finkatzeko eta hezkuntza- zein ikerkuntza-zentroei laguntzeko.
MILA EUROKOTAN | 2018 | 2019 |
Ekarpenak itzultzea | 20.060 | 21.786 |
GAZTENPRESA FUNDAZIOA
Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da Gaztenpresa. LABORAL Kutxaren gizarte-lanean txertatuta dago, eta enpresak eratuz enplegua sortu eta sendotuko duten ekimenak eta ekintzak sustatzea du helburu.
LABORAL Kutxak finantzatzen du enpresa-sorrera, MONDRAGON Korporazioaren, Eusko Jaurlaritzaren (Lanbideren) eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin.
proiektuek,
bideragarritasun-fasea
gainditutakoan, hauek
sortu dituzte:
MIKROENPRESA
LANPOSTU
Kirolak, kultura, gizarte-ekintza, euskara…
Ikusi nahi al dituzu LABORAL Kutxak 2019an babestutako ekimen guztiak denbora-lerro bakarrean?
3.GURE
PERTSONAK
EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA
LABORAL Kutxan 1997tik kezkatzen gaitu berdintasunaren gaiak, eta gure 4. Plana jorratu dugu 2019an.
PERTSONAK ADMINISTRAZIO-ORGANO GORENEAN
Urtez urte handituz doa ardurarik handieneko lanpostuetan ari diren emakumeen ehunekoa.
EMAKUMEAK ERANTZUKIZUNIK HANDIENEKO LANPOSTUETAN (%)
SOLDATA-ARRAKALA
LABORAL Kutxan, lanpostu berdinean soldata bera jasotzen dugu langile guztiok. Gure kasuan, erantzukizun handiko lanpostuetan oraindik gizon gehiago egotea da soldata-arrakalaren arrazoia.
GIZONEN ETA EMAKUMEEN LAN-INDIZEEN ARTEKO ALDEA
Batez besteko lan-indizea
Estatuan
% 27
Iturria: El Economista
SOLDATAK ETA PRESTAKUNTZA
SOLDATA-DESBERDINTASUNA
Ibex 35eko enpresetan, plantillaren batez besteko soldata halako 123 da exekutibo nagusien soldata. LABORAL Kutxan, berriz, 3,6koa da aldea.
PRESTAKUNTZA
Gure plantillaren prestakuntzak hazkunde handia izan zuen 2019an, aurreko urtekoarekin alderatuta.
PRESTAKUNTZA-ORDUAK PERTSONAKO
OSASUN-PLANA
Gure plantillaren osasuna zaintzeko eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko plana jarri dugu abian 2019an. Elikadura, jarduera fisikoa edota laneko osasuna hobetzeko moduak lantzen ditu Zainduzek, pertsonen osasuna eta ongizate fisiko zein emozionala hobetzeko asmoarekin.
4.INGURUMEN-
IRAUNKORTASUNA
2019an, AENORen auditoriaren ostean, ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria berritu dugu beste 3 urterako.
KARBONO-AZTARNA
CO2-aren isuriak % 3,71 murriztu ditugu 2019an. Murrizketa horren zioa da, hein handi batean, Egoitza Nagusiko eraikinak girotzeko energia-iturri berriztagarriak erabiltzea: geotermia eta biomasa.
ISURTZEEN XEHAKAPENA, JATORRIAREN ARABERA. KARBONO-AZTARNA | 2018 | 2019 |
1. irismena: isurtze zuzenak (gasolioa, propanoa…) | 356 | 160 |
2. irismena: zeharkako isurtzeak (kontsumo elektrikoa) | 3.717 | 3.616 |
3. irismena: zeharkako beste isurtze batzuk | 963 | 1.069 |
Isuritako CO2 tonak guztira | 5.036 | 4.849 |
KONTSUMOAK
Jarraitzen dugu gure kontsumo nagusiak murrizten.
2018arekin alderatuta
-
% 2,72
murriztu dugu
elektrizitate-
kontsumoa -
% 7,22
murriztu dugu
paper-kontsumoa
5.TOKIKO BANKA
LABORAL Kutxak presentzia duen lekuan bertan erosten ditu ondasunak eta zerbitzuak. Zehazki:
ONDASUN ETA ZERBITZUEN
-
% 96,4
tokiko enpresei erosi diegu
6.NEGOZIO
IRAUNKORRA
Aurreko orrialdeetan azaldutako guztiak ez du eragozten LABORAL Kutxa enpresa-proiektu bikaina ere izatea.
ENTITATEAREN KOPURU NAGUSIAK
* Bateratuak 2019-12-31n