60 URTE
KONPROMETITUTA
2019an 60 urteko ibilbidea beteko du LABORAL Kutxak, eta bada urte horietan guztietan aldatu ez den zerbait: gizartearekiko konpromisoa.
Gizarte-erantzukizunak lotzen ditu kooperatibaren iragana eta etorkizuna. 2018an ere baliabideak bideratu ditugu kirol- eta kultura-babesletzetara, elkartasunezko ekintzetara, euskara eta euskal kultura sustatzera, enplegua bultzatzera eta ekintzailetza-proiektuetara (Gaztenpresa fundazioaren bidez).
Era berean, gizarte bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortzeko ahaleginei eutsi diegu; izan ere, sendotu egin dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko eta ingurumen-inpaktua murrizteko gure jarduna.
BADA BESTE MODU BAT
LABORAL Kutxan, banka egiteko beste modu bat badela sinesten dugu, eta pentsaera horrek baldintzatzen ditu gure eguneroko erabakiak. Garen bezalakoak garelako jokatzen dugu horrela, kooperatiba garelako, eta badakigulako gure bezeroek beste modu bat dutela bizitzeko, lan egiteko, ekiteko, sortzeko eta bizitza ikusteko.
LABORAL Kutxan, jarduteko modu paregabea, pertsonala eta geurea dugu. Bezeroekiko harremana dago horren oinarrian, gardentasunak, konfiantzak eta tratu hurbil eta pertsonalizatuak bereizten duen harremana.
Etorkizunera begira dagoen entitatea gara, berritzailea. Gizartearekin eta aurrerapen kolektibo jasangarriarekin konprometitua, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren alderdietan. Bestelako entitate bat, uste duena beti dagoela beste modu bat.
ENTITATEAREN KOPURU NAGUSIAK
* Bateratuak 2018-12-31n
NORENA DA
LABORAL KUTXA?
1. | Bezeroarekiko gestio arduratsua: aurrezki-produktu konplexuak azaldu eta saltzea, bezeroak gehiegi zorpetzea saihestea... |
2. | Zerbitzu-kalitatearen bikaintasuna: gardentasuna, adeitasuna, erroreak saihestea eta eragiketak azkar eta erraz egin ahal izatea |
3. | EGEari lotutako neurriak: kapitalak zuritzearen aurka; armagintza, jokoa eta pornografia ez finantzatzeko kontrola... |
4. | Pertsonen gestioa: genero-berdintasuna, lan-bizitza eta familia bateragarri egitea, soldata-mailak eta -tarteak... |
5. | Datuen eta eragiketen pribatutasuna eta segurtasuna babestea |
6. | Entitatearen kaudimena eta likidezia indartzea |
7. | Enpresa-ehunaren garapen ekonomikoan eta finantzarioan laguntzea: enpresak finantzatzeko hitzarmenak, ekintzaileei eta unibertsitateari laguntzea... |
1. BEZEROAK
DIGITALIZAZIOA
Gure bizimoduaren digitalizazio geldiezina dela eta, ingurune berrira egokituz joateko ahalegina egin behar du LABORAL Kutxak.
Jarraian ikusiko dugunez, bezeroekiko harremanetarako kanal hori oso azkar ari da hazten.
Internet erabiltzen duten bezeroak | 2016 | 2017 | 2018 |
Online Bankako bezero aktiboak | 338.954 | 365.137 | 397.264 |
Banka Mugikorraren erabiltzaileak | 197.137 | 271.211 | 371.962 |
Alertetan aktiboak diren bezeroak | 308.370 | 346.935 | 360.714 |
Agertoki berri honek sekulako aukerak dakartza (ekonomikoak, sozialak, ingurumenaren arlokoak...); baina, aldi berean, pribatutasunaren babesarekin eta datuen eta eragiketen segurtasunarekin lotutako arriskuak eta kezkak azaldu dira.
Horiei aurre egiteko, 2018an «Datu pertsonalak babesteko eskuliburua» onartu dugu LABORAL Kutxan, eta Datuen Babeserako delegatua izendatu.
Era berean, Segurtasun Integralerako Plan Zuzentzailearen (SIPZren) garapenari eutsi zaio. Epe ertainean segurtasuna osotasunean (logikoa eta fisikoa) hobetzeko barne-ekimena da.
ZERBITZUAREN KALITATEA
Bezeroei zerbitzu-kalitate bikaina eskaintzea da enpresa garen aldetik dugun helburuetako bat. Merkatuko azterketa independenteen arabera, sektorean lider izaten jarraitzen dugu.
2018 | Bilakaera | |
ING DIRECT | 82,1 | -1,5 |
BANCA MARCH | 80,3 | 0,4 |
LABORAL KUTXA | 78,3 | 1,1 |
BANKINTER | 76,7 | 2,0 |
BBVA | 76,5 | 1,3 |
CAJAMAR | 75,7 | -0,6 |
CAIXABANK | 75,4 | -0,7 |
IBERCAJA | 75,3 | -1,5 |
SABADELL | 74,7 | -0,2 |
Iturria: STIGAk Erakundearekiko Gogobetetasun Globalari buruz 2018an egindako azterlana.
LABORAL KUTXAREN PRODUKTU ARDURATSUAK
Datuak kopurutan
TXARTELAK
53.117 €
Medicus Mundira, Caritasera eta Ikastolen Elkartera bideratutako zenbatekoa, Affinity txartelen bidez.
KONTUAK
14.319 €
Nazioarteko lankidetzako proiektuetara bideratutako zenbatekoa, S55 kontuaren bidez.
KREDITUAK
18.412 €
Energia berriztagarrietarako kredituetara bideratutako zenbatekoa.
POSTAMAIL
% 46,28
Postamail erabiltzen duten bezeroen ehunekoa.
ENPRESAK
415
Gaztenpresan sortutako enpresak.
ASEGURUAK
808
GKE-en Aseguruaren bidez aseguratuak.
LABORAL KUTXA KONPROMISO IF
INBERTSIO-FONDOA
Inbertsio gizartearekiko arduratsuaren bidean aurrera egiteko asmoari helduta, gure bezeroek fondo etiko eta solidario hau harpidetzeko aukera dute. Ezaugarri hauek ditu:
- Inbertsioak aukeratzeko orduan, ingurumenari, gizarteari eta korporazioaren gobernamendu onari lotutako irizpideak hartzen ditu kontuan.
- Solidarioa da; izan ere, bezeroei kobratzen dien gestio-komisioaren zati handi bat 3 GKEri ematen die LABORAL Kutxak (bezeroak aukeratzen du 3 horietatik zeini).
2018an, fondo honek 29.000 € baino gehiago bideratu zituen hiru GKE hauetara:
Elizaren gizarte- eta karitateerakunde horrek arreta eskaintzen die bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonei, eta gizarteratzen laguntzen die, bizimodu duina izan dezaten. Horretarako, egoera bidegabeak salatzen ditu eta pertsona guztien eskubideen alde egiten du lan.
Medikuntza garatzea eta osasuna zein mediku-zerbitzuak sustatzea dira erakunde horren xedeak.
Garapenerako lankidetzako GKEa da. Mondragoneko esperientzia kooperatiboa partekatzen du eta produkzioaren alorreko egitarauak sustatzen ditu, pertsonen ahalmenak sendotuta eta lan-aukerak sortuta.
BEZEROARENTZAKO
ARRETA-ZERBITZUA
LABORAL Kutxaren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuak bezeroek aurkeztutako kontsulta, kexa eta erreklamazioei erantzuten die 1994az geroztik. Zerbitzuaren jardunak % 40,69 egin du behera aurreko urteko datuekin alderatuta, batez ere kexa eta erreklamazio gutxiago aurkeztu direlako hipotekamaileguak formalizatzeko gastuen inguruan. Hona hemen zerbitzuaren emaitzak:
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua | 2017 | 2018 |
Irekitako espedienteak | 15.748 | 9.121 |
Eskatutako zenbatekoak (mila €-kotan) | 6.523 | 1.671 |
2. PERTSONAK
EMAKUMEEN
ETA GIZONEN
ARTEKO BERDINTASUNA
LABORAL Kutxan 1997tik kezkatzen gaitu berdintasunaren gaiak, eta dagoeneko gure 4. Plana ari gara jorratzen. Ondorioz, parekotasuna lortu dugu gobernu-organo gorenean, Kontseilu Errektorean.
PERTSONAK ADMINISTRAZIO-ORGANO GORENEAN
SOLDATA-ARRAKALA
LABORAL Kutxan, lanpostu berdinean soldata bera jasotzen dugu langile guztiok. Gurean, ardura handieneko lanpostuetan gizon gehiago egotea da soldata-arrakalaren arrazoia; baina, txikituz doa.
GIZONEN ETA EMAKUMEEN LAN-INDIZEEN ARTEKO ALDEA
SOLDATAK ETA PRESTAKUNTZA
LABORAL Kutxan, ondoen ordaindutako pertsonak duen soldataren eta plantillaren batez besteko soldataren arteko ratioa 3,61ekoa da, ordainketa- kontzeptu guztiak aintzat hartuta. Ibex 35 indizearen enpresetako batez bestekoari erreparatuz gero, 87koa da ratioa.
Gure plantillaren prestakuntzari dagokionez, 2018an Bidean programa jarri dugu abian. Sistema horrek pertsonak eta horien garapena ditu ardatz, eta pertsonak moldagarriak izatea, ekimena izatea eta etengabe ikasteko gai izatea sustatzen du, eta, horrekin batera, baita autoexigentziaren, erantzunkidetasunaren eta lankidetzaren kultura ere. Programa horren bidez, kultura-aldaketa eragin nahi dugu, agertoki enpresarial eta digital berrira egokitze aldera.
OSASUN-PLANA
2018an, gure plantillari zuzendutako Zainduz osasun-plana jarri dugu martxan. Osasuna zaintzeko eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko programa da. Elikadura, jarduera fisikoa edota laneko osasuna hobetzeko moduak lantzen ditu, LABORAL Kutxa Taldea osatzen dugun pertsonen osasuna eta ongizate fisiko zein emozionala hobetzeko helburuarekin.
3. JASANGARRITASUNA
INGURUMENEAN
KARBONO-AZTARNA
Azken urteotan egindako inbertsioei eta abian jarritako planei esker, murrizten jarraitzen dugu atmosferara isurtzen dugun CO2 kopurua. Adibidez, Arrasateko zerbitzu zentralak girotzeko, geotermiaren eta biomasaren bidez lortutako energia berriztagarria erabiltzen dugu.
KARBONO-AZTARNA | 2016 | 2017 | 2018 |
1. irismena: isurtze zuzenak (gasolioa eta propanoa) | 144 | 57 | 25 |
2. irismena: zeharkako isurtzeak (elektrizitatea) | 4.997 | 4.739 | 4.529 |
3. irismena: beste zeharkako isurtze batzuk | 794 | 818 | 740 |
Isuritako CO2 tonak guztira | 5.935 | 5.613 | 5.293 |
URA
Era berean, instalazioak berritu ditugunez, nabarmen gutxitu dugu ur-kontsumoa.
EGOITZA NAGUSIKO UR-KONTSUMOA (M3-TAN)
4. GIZARTEA
% 25
EMAITZA BANAGARRIETATIK ZUZENEAN
GIZARTERA BIDERATUTAKOAK
LABORAL KUTXAN
BERRIZ INBERTITUTAKOA
- % 50 Erreserbak
- % 25 Kapitala
GIZARTEARI
ITZULITAKOA
- % 10 Heziketako eta Sustapeneko Fondoa
- % 15 Kooperatiba arteko Fondo Soziala
GIZARTEARI EGINDAKO EKARPENA
2018an, 21 milioi eurotik gorakoa izan da gizarteari egindako ekarpena.
Kontzeptua (mila eurokotan) | Mila €-kotan |
Enpresa kooperatiboak abian jartzeko eta finkatzeko elkartasunezko ekarpena (MONDRAGONen bidez) – Kooperatiba arteko Fondo Soziala - KFS (emaitza banagarrien % 15) | 12.887 |
Heziketako eta Sustapeneko Fondoa - HSF (emaitza banagarrien % 10) | |
Kooperatiba-sustapena MONDRAGONen bidez (HSFaren % 68) eta beste helburu batzuk (Kreditu Kooperatiben Nazio Batasuna…) | 5.841 |
Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondoa (BESF) | 698 |
Ekintzailetza eta Enpresa- eta lan-prestakuntza (Gaztenpresa Fundazioa) | 311 |
Kultura-jarduerak, oro har, eta bestelakoak | 543 |
Euskararen eta euskal kulturaren sustapena | 321 |
Laguntza-erakundeak eta garatzeko bidean dauden herrialdeetakoak | 373 |
Nekazaritzako elikagaien sektorea | 63 |
HSF GUZTIRA | 8.150 |
KFS + HSF | 21.037 |
Halaber, LABORAL Kutxak jarduera burutzen duen lurraldeetan betetzen ditu zerga-obligazioak. Horrela, zerbitzu publikoei eusten eta gizartea garatzen laguntzen du.
ZERGAK ETA TRIBUTUAK: SZ, BEZ, OHZ, EJZ… | 2016 | 2017 | 2018 |
Guztira (mila €-kotan) | 18.654 | 18.235 | 21.209 |
MONDRAGON
LABORAL Kutxa MONDRAGONeko kidea da, hau da, helburu ekonomikoak ez ezik, enpresaren jabea den plantillaren partaidetza eta autogestioa ere bultzatzen duten kooperatiba bazkidez osatutako talde bateko kidea.
kooperatiba
independente eta
sozietate filial
lanpostu
ikerketa-
zentro
MILA EUROKOTAN | 2016 | 2017 | 2018 |
MONDRAGONi guztira egindako ekarpenak | 18.438 | 19.074 | 20.060 |
GAZTENPRESA FUNDAZIOA
Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da Gaztenpresa. LABORAL Kutxaren gizarte-lanean txertatuta dago, eta enpresak eratzearen bidez enplegua sortu eta sendotuko duten ekimenak eta ekintzak sustatzea du helburu.
LABORAL Kutxak enpresa-sorrera finantzatzen du, MONDRAGON Korporazioaren, Eusko Jaurlaritzaren (Lanbideren) eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin.
2018an lagundutako
proiektuek,
bideragarritasun-fasea
gainditutakoan, hauek
sortu dituzte:
MIKROENPRESA
eta 812 lanpostu.
SUNA
KULTURA-
BABESLETZAK
KONPROMISOA
ELKARTASUNA
BABESA
FUNDAZIOA
5. TOKIKO
BANKA
LABORAL Kutxak presentzia duen lekuan bertan erosten ditu ondasunak eta zerbitzuak. Zehazki:
ONDASUN ETA ZERBITZU
tokiko enpresetan erositakoak
1. LABORAL Kutxaren erosketa arduratsuen politika.
2. Hornitzaileen kode etikoa.
3. Erosketa arduratsurako jokabide-kodea.