BADA BESTE MODU BAT

LABORAL Kutxa banka ezberdina da, lankidetza eta gizartearekiko konpromisoa ezaugarri dituena. Bezero guztiak asebetetzea eta ingurunean aberastasuna eta enplegua sortzea dira gure helburu nagusiak.

Gurea banka kooperatiboa da, eta, gidari dituen balioei eta filosofiari jarraituz, guztion interesa lehenesten dugu norberaren interesaren aurrean, erabakiak parte-hartzean oinarrituz eta arduraz hartzen ditugu eta gure mozkinak gizartean inbertitzen ditugu.

Gure jardueraz dugun ikuspen sozialarekin bat datorren izaera eta jokaera da beste modu batean pentsatu eta jokatzera eramaten gaituena.

ZERGATIK DIOGU BADELA BESTE MODU BAT?

BAZKIDEAK GARA. BEZEROAREKIN INPLIKATZEN GARA

LABORAL Kutxan, entitateko bazkideak gara zerbitzu ematen dugunak, eta, proiektuarekin bat egin eta hartan sinesten dugunez, bezero guztiei zerbitzurik onena ematen ahalegintzen gara. Gure bezeroak pozik izatea da gure enpresa-proiektuaren bermerik onena.

BANKA ERABILGARRIA, GURE GIZARTEAREN GARAPENAREKIN KONPROMETITUA

LABORAL Kutxak banku tradizionalaren produktu eta zerbitzu guztiak eskaintzen ditu, gure inguruko familia eta enpresen behar finantzarioei erantzuteko. Gainera, gure gizartearen garapenean parte hartu nahi dugu.

Horregatik, gure etorkizunaren eragile aktiboak gara, gure gizarteak aurrera egitea nahi dugu eta. Hemen, zure familiako, enpresako eta gizarteko egitasmo eta ilusioentzako erantzuna eta laguntza aurkituko duzu, beti.

GESTIO DEMOKRATIKOA ETA ARDURATSUA
LABORAL Kutxak ez du burtsan kotizatzen. Bazkide guztiak partaide eta erantzule dira entitatearen kapitalean eta erabakietan, eta, beraz, bere egiten dituzte gure kudeaketaren ondorioak. Erabaki funtsezkoenak Batzar Nagusian onesten ditugu. Bazkide guzti-guztiek hartzen dute parte bertan, mozkinak lortzen eta horiek gure gizartean inbertitzen lagunduko digun kudeaketa eraginkorra eta arduratsua bermatzearren.

ENTITATEAREN KOPURU NAGUSIAK

Aldagai nagusiak 2017ko itxieran.

GOBERNU KORPORATIBOA

GARDENTASUNA GESTIOAN ETA GOBERNAMENDU ONA

  • Bazkideen Batzar Nagusia da Entitateko gobernuorgano nagusia.
  • Batzarrak Kontseilu Errektorea izendatzen du. Kontseiluko kideek ezintasunen eta bateraezintasunen erregimena dute, erabakiak bozkatu eta onartzean kideen arteko interes-gatazkak saihesteko.
  • Administrazio publikoak ez du parterik kapitalean, eta ez du inolako ordezkaritzarik LABORAL Kutxaren gobernu-organoetan.

IRAUNKORTASUNAREN ALORREKO LEHENTASUNEZKO JARDUERA-EREMUAK

Urtero-urtero interes-taldeekin kontsulta egiten dugu eta, horren ondorioz, materialtasun-matrizea eraikitzen dugu. Matrize horretan oinarrituta, 2018rako
jarduera-eremu jakin batzuk lehenetsi ditugu, gizarteerantzukizunari dagokionez, gure interes-taldeen eskari nagusiei erantzuteko asmoz.

GESTIO ARDURATSUA, GARDENTASUNA ETA INFORMAZIO ARGIA

%98 homologatutako langileak

"MiFID II" araudi berriak finantza-aholkularitza ematen duten langileei agintzen dizkien prestakuntza-eskakizun guztiak bete ditugu. 2017an, 1.568 langilek egin dituzte "Finantza-aholkularitzako unibertsitate-aditua" (mailarik altuena) edota "Finantza-informazioko espezialista" bihurtzeko ikastaroak. Mondragon Unibertsitateak ematen ditu titulu bata nahiz bestea.

Hartara, gure bezero inbertsiogileek inbertsio-produktu eta -zerbitzuei buruzko informazio argia eta garrantzitsua jasoko dutela bermatzen dugu. Era berean, unean-unean eskaintzen ditugun produktuak beraien beharrizanetara eta helburuetara hobekien egokitzen direnak izango direla ziurtatzen dugu.

ERALDAKETA DIGITALA

2017an honako aurrerapenak egin ditugu banka multikanalean:

  • Responsive diseinuko Online Banka berria ezarri dugu, gailua edozein izanda ere, errazago nabigatu eta erabiltzeko.
  • Hobekuntzak egin ditugu segurtasunean, eta Banka Mugikorraren appean teklatu birtualaren bidez nahiz hatz-markaren bidez sartzeko aukera eskaini.
  • LK-Pay appa garatu dugu, NFC teknologiari esker saltegietan zuzenean mugikorraren bidez ordaintzeko, aldean txartela eraman behar izan gabe.
  • Gailu mugikorretatik ordainagiriak gestionatzeko aukera ezarri dugu.

Era berean, Zabaltek proiektua abiarazi dugu 2017an. Proiektuak inbertsio handiak eskatuko ditu, gure azpiegitura informatikoa sistema irekietara bideratzeko. Banka digitalaren eta omnikanalaren erronka berriei berme osoz aurre egin nahi diegu horrela.

ZERBITZU-BIKAINTASUNA ETA GURE BEZEROEN GOGOBETETASUNA

2017an, LABORAL Kutxak lider izaten jarraitzen du sektorean, bezeroen gogobetetasunaren alorrean. Izan ere, lehenengoa da ohiko banka komertzialeko erakundeen eta lehiakide zuzenen artean.

PRODUKTU ARDURATSUAK

 
  • Ekintzaileentzako mikrokredituak
  • Ikasketak finantzatzeko mailegu pertsonalak
  • Administrazio publikoekiko hitzarmenak
  • Hitzarmenak kooperatibekin eta gizarte-ekonomiarekin —Erkide, Cepes…—
  • Aseguratutako txartelak
  • Inbertsio-irizpide arduratsuak
 
  • LK Konpromiso inbertsiofondo arduratsua eta solidarioa
  • Medicus Mundi, Cáritas eta Ikastolak elkartasunezko txartelak
  • Super55 libreta
  • GKE-entzako aseguruak
 
  • Enpresak sortzea eta finkatzea, MONDRAGONen bidez
  • Gaztenpresa programa, autoenplegua eta mikroenpresak sortzeko
 
  • Bezeroekin komunikatzeko zerbitzu elektronikoa
  • Energia berriztagarrietarako kredituak
DATUAK KOPURUTAN

54.589 €

Medicus Mundira, Caritasera eta Ikastolen Elkartera bideratutako zenbatekoa, Affinity txartelen bidez

19.488 €

Nazioarteko lankidetza-proiektuetarako emandako zenbatekoa, S55 libretaren bidez

26.500 €

Medicus Mundiri, Mundukideri eta Caritasi emandako zenbatekoa, LABORAL Kutxa Konpromiso fondoaren bidez

37.555 €

Energia berriztagarrietarako kreditutan

559

Administrazio publikoekiko hitzarmenen eta lankidetzen bidez formalizatutako maileguak

402

Gaztenpresaren laguntzaz sortutako enpresak

920

GKE Aseguruaren bidez aseguratuak

% 42,5

Postamail erabiltzen duten bezeroen ehunekoa

EGOERA ARAZOTSUAK KONPONTZEA

ETXEBIZITZEN ESLEIPENA

2017an ez da hipoteka-betearazpen bakar bat ere egin ohiko etxebizitza okupatuetan.

HIPOTEKA-GASTUAK

Auzibidea ireki da hipoteka-maileguak formalizatzearen ondoriozko gastuak direla eta (1.165 2017an). Dena dela, erreklamazio bakoitzaren zenbatekoa ez da oso handia eta epaitegien ebazpen guztiak ez dira ildo berekoak izan.

MENDEKO FINANTZA-EKARPENAK

2017an, Eroskiren MFEak (mendeko finantza-ekarpenak) mendeko obligazioekin trukatu dira. MFE horien balio nominal osoaren % 62ren titularrek onartu dute trukea.

MFEak merkaturatzearen ondoriozko auzi-eskeen kopurua murriztuz joan da eta urteko azken hilean hondarrekoak izan dira.

ZORU- ETA SABAI-KLAUSULAK

Entitatearen ustez, kasu zehatz horretan gardentasuneskakizun guztiak bete izana da erreklamazioa baztertzeko arrazoi nagusia. Auziz kanpoko akordioa ukatu ondoren, bezeroek jarritako 280 auzi-eske jaso dira 2017ko abenduan.

EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA

Kontseilu Errektorean, administrazio-organo gorenean, parekotasuna lortzea izan da 2017an emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean izan den aurrerakuntza nagusia. Apirileko azken Batzar Nagusitik aurrera, Kontseiluko 12 kideetatik 6 emakumeak dira eta 6

gizonak. Horrela, Berdintasunerako III. Planaren erronka eta helburu nagusia lortu dugu, alegia, emakumeek ardura-postuetan eta zuzendaritzan ordezkaritza eta partaidetza handiagoa izatea.

PERTSONAK ADMINISTRAZIO ORGANO GORENEAN

Bien bitartean, Entitatearen esparru guztietan emakumeen presentzia handitzeko lanean jarraitzen dugu:

PLANTILLAREN ORDAINSARIA ETA PRESTAKUNTZA

LABORAL Kutxan, ondoen ordaindutako pertsonak duen soldataren eta plantillaren batez besteko soldataren arteko ratioa 3,58koa da, ordainketa-kontzeptu guztiak aintzat hartuta. Ibex 35 indizearen enpresetako batez bestekoari erreparatuz gero, 112koa da ratioa.

Beste alde batetik, 2017an prestakuntza-orduek izugarri egin dute gora, MIFID II araudi berriak eskatzen dituen prestakuntza-eskakizunei erantzuteko.

PRESTAKUNTZA LABORAL KUTXAN

LABORAL Kutxak ingurumenean duen inpaktua murrizteko ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria du. Hona hemen 2017ko lorpen nagusiak:

Isuriei eta karbono-aztarnari dagokionez, % 5,4 egin du behera:

KARBONO-AZTARNA

Gure egoitza nagusiko LK1 eraikina zaharberritzeko prozesuan geotermiatik eta biomasatik datorren energia ezarri denez, A energia-kalifikazioa lortu dugu, dagoen eta kalifikaziorik altuena.

Paper-kontsumoa da LABORAL Kutxaren jardueraren inpaktu nagusia. Horregatik, erabilera murrizteko ahalegin handiak egiten ari gara. Hauxe da azken urteotako bilakaera:

% 25

EMAITZA
BANAGARRIETATIK
ZUZENEAN GIZARTEARI
EMANDAKOAK

  • Interes ekonomikoa eta soziala duten proiektuen finantzaketa
  • Prestakuntza
  • Enplegua sortzea
  • % 50 erreserbetan
  • % 25 kapitalean
  • % 10 Heziketako eta Sustapeneko Fondoan
  • % 15 Kooperatiba arteko Fondo Sozialean

GIZARTEARI EGINDAKO EKARPENA

AUTOENPLEGUA. GAZTENPRESA FUNDAZIOA

Gaztenpresa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da. LABORAL Kutxaren gizarte-lanean txertatuta dago eta, enpresak eratuz, enplegua sortu eta sendotuko duten ekimenak eta ekintzak sustatzea du helburu.

LABORAL Kutxak finantzatzen du enpresa-sorrera, MONDRAGON Korporazioaren, Eusko Jaurlaritzaren (Lanbideren) eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin.
IKUSI BILAKAERA

MONDRAGON

LABORAL Kutxa MONDRAGONeko kidea da, hau da, helburu ekonomikoak ez ezik, enpresaren jabea den

plantillaren partaidetza eta autogestioa ere bultzatzen duten kooperatiba bazkidez osatutako talde bateko kidea.

LABORAL Kutxak presentzia duen lekuan bertan erosten ditu ondasunak eta zerbitzuak. Zehazki:

2017an, enpresa hornitzaileen gestio-proiektua jarri dugu abian, departamentuek egiten dituzten erosketen gestioa taxutzeko. LABORAL Kutxako Etika Batzordearen ekimena izan da, eta hornitzaileekin dugun harremana iraunkortasunaren ikuspuntutik hobetzea da helburuetako bat.

Azkenik, eta laneko arriskuei dagokienez, «enpresa-jar- dueren koordinazioa» jorratu dugu, gure ia 350 lantokie- tara lanera etortzen diren beste enpresa batzuetako lan- gileen lan-baldintzetan arriskuen prebentzioari buruzko eskakizun guztiak betetzen direla ziurtatzeko.