DESKARGATU PDF-A ▶
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

ZUREKIN BATERA
AURRERA DOAN
BANKA
EZBERDINA

Aurten ere garatu eta hazi egin gara. Gure printzipioei eutsi diegu eta pertsonen alde apustu egiten jarraitu dugu, banka ezberdin bat egiteko emandako hitzean sinesten duten izen eta abizendun pertsonen alde, gauzak egiteko badela beste modu bat uste dutenen alde.

Egunero-egunero konfiantza gugan jartzen duten pertsona horiei esker, aurrera jarraitzen dugu gizartea hobetzeko asmoan.

Harro gaude asko aldatu garelako eta, aldi berean, geu izaten, izan garenari eta garenari eusten, jarraitzen dugulako.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

ZERK BEREIZTEN GAITU BESTE BANKU ETA KUTXA BATZUETATIK?

KREDITU KOOPERATIBA GARA, BAINA,
ALDI BEREAN, LAN ELKARTUKO
KOOPERATIBA ERE BAI
LABORAL Kutxan zerbitzu ematen dugunak entitateko bazkideak gara, proiektuarekin bat egin eta hartan sinesten dugu. Horregatik, pertsona bakoitzari zerbitzurik onena ematen ahalegintzen gara. Gure bezeroak pozik izatea da gure enpresa proiektuaren bermerik onena.
GIZARTEARI ITZULTZEA. BANKA
ERABILGARRIA, GURE GIZARTEAREKIN
KONPROMETITUA
Gure dibidendua gizarterako itzulkina da: Gure emaitzen % 25 ekonomiaren eta gizartearen aldetik interesgarriak diren proiektuak finantzatzera bideratzen ditugu, eta prestakuntzan eta enplegua sortzen laguntzera. Gainerakoa entitatean inbertitzen dugu, haren kaudimena eta etorkizuneko garapena sendotzeko.
LANGILE, BAZKIDE ETA PROTAGONISTAK
GARA

LABORAL Kutxak ez du burtsan kotizatzen eta ez dago finantza merkatuen espekulazio-presioaren eraginpean. Bazkide guztiok entitatearen kapitalean eta erabakietan hartzen dugu parte, erantzukizunez eta gure gestioaren ondorioak geure gain hartuz.

Erabakirik funtsezkoenak Batzar Nagusian onesten ditugu. Bazkide guzti-guztiek hartzen dute parte bertan, mozkinak lortzen eta horiek gure gizartean inbertitzen lagunduko digun gestio eraginkorra eta arduratsua bermatzearren.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

ENTITATEAREN KOPURU NAGUSIAK

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

BULEGOEN BANAKETA GEOGRAFIKOA

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

GURE
KONPROMISOA...

Korporazioaren Gizarte Erantzukizuna kooperatiben senean bertan dago txertatuta; horregatik, etekin ekonomikoak maximizatzera ez ezik, gizarte-ongizatea sustatzera eta ingurumena babestera ere bideratzen dugu LABORAL Kutxaren jarduera.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

Gaur egun guztiz hedatuta dagoen ikuspegi hori, abiatu ginen unetik bertatik barneratu genuen guk.

“Eraldatu enpresa, gizartea eraldatzeko”

(Jose Maria Arizmendiarrieta, Caja Laboralaren sortzailea, 1915 - 1976)

“Ez dago gizarte onik enpresa onik gabe; ez dago enpresa onik gizarte onak sortzen laguntzen ez duenik”

(Amartya Sen, 1998ko Ekonomiako Nobel sariduna)

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

INFORMAZIO
INSTITUZIONALA

GURE NORTASUNAREN EZAUGARRIAK...

  • Jabetzan parte hartzea: lan-bazkideak gara enpresaren jabeak. LABORAL Kutxa lan elkartuko kooperatiba da eta, beraz, langile bakoitza enpresaren funtsezko elementua da; hain zuzen ere, horrexegatik, bezeroekiko zerbitzu-harremana hurbilagoa eta etxekoagoa da.
  • Partaidetzan oinarritutako kudeaketa-eredua: bazkide guztiok erabakitzen dugu enpresaren norabidea, kooperatibako erabaki-organoetan parte hartuz, alegia: Kontseilu Sozialean, Kontseilu Errektorean (12 postuetatik 4 langileentzat gordetzen dira) eta, batez ere, Batzar Nagusian.
  • Soldata-elkartasuna: zuzendarien soldatak mugatuta daude eta gehien eta gutxien kobratzen dutenen arteko aldea oso txikia da, sektorean ohikoa denarekin alderatuta.
  • Gobernu-organoen ordainketa: Kontseilu Errektoreko kideek ez dute ezer jasotzen zeregin hori betetzeagatik.
  • Gizarteari itzultzea: gure emaitzen % 25 gizartera itzultzen dugu.
  • Emaitzak inbertitzea: gizartera itzultzen ez diren soberakinak berriz inbertitzen dira, kapitala eta erreserbak handitzeko; ez dugu dibidendurik banatzen.
  • Gizarte-justizia: gizarte hobea lortzeko lan egiten duen enpresa ezberdin bat gara, eta, guretzat kapitala ezinbestekoa bada ere, mendeko tresnatzat hartzen dugu; beste banka-eredu batzuetatik bereizten gaitu horrek, beste horietan kapitala metatzea eta akziodunei etekinak banatzea baita azken helburua.
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

MONDRAGON TALDEA

LABORAL Kutxa MONDRAGON Taldeko kidea da, kooperatiba autonomoz eta independentez osatutako enpresa-taldekoa.

  • 261 enpresa eta kooperatiba dira.
  • 74.335 lagun.
  • 15 teknologia-zentro.

LABORAL Kutxak honako hauetara bideratzen ditu emaitzetatik datozen ekarpenak:

  • MONDRAGON Inversionesera. Kooperatiben garapen-proiektuak finantzatzen laguntzen du.
  • MONDRAGON S. COOP. Taldearen Korporazio-zentrora.
  • MONDRAGON Fundaziora; besteak beste, kooperatibek sustatutako ikerketa-zentroak finantzatzen ditu.

Beraz, LABORAL Kutxak etekinen 18 milioi euro baino gehiago bideratu zituen, 2016an, Taldeari laguntzera, lanpostuak sortzera eta dauden lanpostuak finkatzera.

Mila eurokotan 2016
MONDRAGON Inversionesi egindako ekarpenak 3.166
MONDRAGON S. Coop. sozietateari egindako ekarpenak 4.644
MONDRAGON Fundazioari egindako ekarpenak 10.628
Ekarpenak guztira 18.438
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

GARDENTASUNA GESTIOAN ETA GOBERNAMENDU ONA

  • Bazkideen Batzar Nagusia da Entitateko gobernu-organo nagusia.
  • Batzarrak Kontseilu Errektorea izendatzen du. Kontseiluko kideek ez dute beren lanagatik ordainsaririk jasotzen eta, erabakiak bozkatu eta onartzean kideen arteko interes-gatazkak saihesteko, ezintasunen eta bateraezintasunen erregimena dute.
  • Administrazio Publikoak ez du kapitalean parte hartzen eta ez du inolako ordezkaritzarik LABORAL Kutxaren gobernu-organoetan.
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

JARDUERA EREMUEN LEHENESPENA

Gizarte-erantzukizunaren alorrean galdetu egin diegu geure interes-taldeei, eta horren ondorioz, materialtasun-matrizea osatu dugu. Matrize horretan oinarrituta, 2017rako jarduera-eremu jakin batzuk lehenetsi ditugu, gizarte-erantzukizunari

dagokionez. Horrela jokatuz, gure interes-taldeek gizarte-erantzukizunaren harira dituzten beharrizan nagusiei erantzun nahi diegu.

  Jarduera-eremuen lehenespena 2017an Interes-taldea /
Esparrua
1 Kaudimena eta likidezia indartzea Ekonomia
2 Enpresen garapen ekonomikoan laguntzea: finantzaketa-hitzarmenak, ekintzaileentzako laguntza... Gizartea
3 Bezeroak gestionatzea (harremanen alderdia): gardentasuna, adeitasuna... Bezeroak
4 Bezeroarekiko gestio arduratsua: aurrezki-produktu konplexuak azaltzea Bezeroak
5 Kanal berrien bidezko sarbidea garatzea (banka elektronikoa eta mugikorra) Bezeroak
6 Pertsonen gestioa, genero-berdintasuna, soldata-tarteak... Pertsonak
7 Barne-kontrolerako bideak berrikusi eta hobetzea (kapitalak zuritzea, kode etikoa, ustelkeria...) Gobernu Korporatiboa
8 Bikaintasuna zerbitzuaren kalitatean, hutsak murriztea Bezeroak
9 Bezeroarekiko gestio arduratsua: gehiegi zorpetzea galaraztea Bezeroak
10 EGE neurriak: kapitalak zuritzearen aurka, armagintza, jokoa eta pornografia ez finantzatzeko kontrola... Gobernu Korporatiboa
11 Gizartearekin arduratsuak diren produktu eta zerbitzuak Bezeroak
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

BEZEROEKIKO
HARREMANAK

Ekintza komertzialak eta bezeroarekiko harremanak lau ardatzen inguruan egituratzen dira:

  • Gestio arduratsua
  • Multikanalitatea eta bikaintasuna bezeroarentzako zerbitzuan
  • Informazioaren gardentasuna eta argitasuna
  • Kode etikoak eta langileen portaera arduratsua
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

GESTIO ARDURATSUA

  • «MiFID hobekuntza-plana», bezeroek aurrezki- eta inbertsio-produktuen arriskuak ulertuko dituztela bermatzeko.
  • Produktuaren Batzordea, aurrezki-produktu berrien ezaugarriak onesteko.
  • Ekintzaileentzako eta enpresa berrientzako finantzaketa-irtenbide berriak. Hitzarmenak Europako Inbertsio Bankuaren EIFrekin (European Investment Fundekin).

MULTIKANALITATEA ETA BIKAINTASUNA BEZEROARENTZAKO ZERBITZUAN

  • Ratio esanguratsuak zerbitzu-kalitatean, kanaletan eta bezeroen gogobetetasunean. Hobetzeko neurriak ezartzen dira urtero.
  • Zerbitzu Zentralek bulegoetako pertsonei ematen dieten zerbitzua hobetzeko neurriak. Kanpoko nahiz barruko bezeroak hartzen ditugu aintzat «Kalitate integrala gestionatzeko prozesuan».

INFORMAZIOAREN GARDENTASUNA ETA ARGITASUNA

  • Publizitatean, 93 kontsulta Autocontrol elkarteari.
  • Produktuen etengabeko egokitzapena: 2016an ahalegin berezia egin da, bizi- eta aurrezki-aseguruetako produktuen errentagarritasun efektiboa handitzeko.

KODE ETIKOAK ETA LANGILEEN PORTAERA ARDURATSUAK

  • Etika Batzordearen funtzionamendua, jarduera guztietan portaera etikoa sustatzeko. Etika Batzordea salaketen kanala ere bada, jokabide profesionalaren kodeak betetzen ez direnean.
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

STIGA.
Finantza-erakundeetako
bezeroen gogobetetasun
-benchmarkinga

Bezeroek aintzat hartzen dute LABORAL Kutxak haiekin eta gizartearekin duen konpromisoa.

GIZARTEAREKIN KONPROMETITUTAKO ENTITATEA

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

KANALAK

Aurten ere ahalegin handia egin dugu omnikanalitatea garatzeko eta, horrela, gure Banka Mugikorra merkatuko onenen artean kokatzea lortu dugu. Hona hemen ekitaldiko gertakizun nagusiak:

  • Aplikazio mugikor berria merkaturatu dugu, funtzionaltasun gehiagorekin: ordainagirien kontsulta, maileguen kontsulta, hatz-marka bidez sartzeko aukera... Horri esker, mugikor bidezko bankako erabiltzaileen kopurua 90.000tik 270.000ra handitzea lortu dugu.
  • LK-Pay aplikazioa, bertan txertatuta Bizum bidez C2C ordainketak egiteko aukera. LABORAL Kutxa da bezeroen artean zerbitzu hori gehien zabaldu duen erakundea: 25.000 alta baino gehiago izan dira, eta 2,3 milioi eragiketa.
  • Bezeroaren eta gestorearen arteko urruneko zerbitzua abian jartzea. Hainbat bidetatik —audioa, bideoa, txata edo horma— agiriak partekatzeko eta harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du zerbitzuak.

PRODUKTU ARDURATSUAK

LABORAL Kutxak hainbat produktu merkaturatzen ditu gizarteari, ingurumenari eta iraunkortasunari buruzko irizpideei jarraiki.

2016ko berrikuntzarik garrantzitsuena hauxe izan da: izaera etikoa eta solidarioa duen LABORAL Kutxa Konpromiso FI izeneko inbertsio-fondo arduratsua merkaturatzen hastea. Inbertsioak egitean, Gizarte Erantzukizuneko Inbertsioari lotutako (ingurumenari, gizarteari eta gobernamendu korporatibo onari lotutako) irizpideak exijitzen ditu. Horrez gain, LABORAL Kutxak bezeroei kobratzen dien gestio-komisioaren zati handi bat hiru GKEri ematen die, eta bezeroak aukeratzen du horien artean.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

PRODUKTU ARDURATSUAK

Urteko beste alderdi garrantzitsu bat izan da inbertsio arduratsuari lotutako irizpideak ezartzen hasi izana pentsioen eta inbertsio-fondoen gestoreen inbertsio guztietan, baita inbertsio korporatiboan eta ETE-entzako eta enpresa handientzako finantzaketan ere. Helburua: LABORAL Kutxaren inbertsio osoak gizarteari eta ingurumenari lotutako geroz eta irizpide zorrotzagoak betetzea.

Produktu solidarioek 100.000 eurotik gorako bolumena ekarri diete GKE-ei eta gizarte-erakundeei.

Produktu solidarioak

Produktua Fondoen helburua Ekarpena 2016an €-tan
LK Konpromiso FI Medicus Mundi, Cáritas, Mundukide 22.165
Elkartasunezko txartelak Medicus Mundi, Cáritas, Ikastolak 55.633
Super55 libreta Nazioarteko lankidetza Mundukide, Mundubat, Save the Children eta Mugarik Gabe erakundeen bidez 23.158
Batura   100.956
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

ETXEBIZITZA ORDAINTZEKO ZAILTASUNAK KONPONTZEA

  • Negoziazio pertsonalizatuko politikaren baitan, bezeroak etxebizitza ordaintzeko zailtasunak baditu eta baldintzak betetzen baditu, Jardunbide Egokien Kodea eskaintzea da lehen urratsa.

  • JARDUNBIDE EGOKIEN KODEA ESKAERAK ONARTUAK EZ DAGOKIE
    2014 249 134 115
    2015 238 103 135
    2016 222 82 140
  • Legearen eskakizunetakoren bat ez betetzeagatik kode hori aplikatzen ez zaien eragiketetan, LABORAL Kutxaren prozedurak eta protokoloak erabiltzen dira.

  • 2016an, zorrak birfinantzatzeko eta berregituratzeko 404 hitzarmen sinatu dira, Jardunbide Egokien Kodea ezarrita egin direnak ere kontuan hartuta.
  • Entitateak etxebizitza batzuk eskuratu ditu: 113 ordainean emateko hitzarmenak aplikatuz (horietako 10 ohiko etxebizitzak) eta beste batzuk betearazpen judizial baten ondorioz. Azken kasu horietan, epailearen epaiaren ostean ere, bezeroek badute beren etxea izandakoaren irteera-exekuzioa etetea eskatzerik. Horrela, bada, 16 kasutan eten egin da irteera.
  • Etxebizitza Fondo Sozialera 35 etxebizitza bideratu dira, eta, 2016an, 13 eskaera onetsi dira.
  • Sabai- eta zoru-klausulei dagokienez, hipoteka-zorroaren oso ehuneko txikia hartzen dute. 2017an, Entitateak auzibidetik kanpoko erreklamazioetarako prozedura berria jarri du abian, 2017ko urtarrilaren 20ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera.
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

ZERBITZUAREN KALITATEA

Kanal guztien bidez eskainitako zerbitzu-kalitatean bikaintasuna lortzea da gure bereizgarrietako bat. Izan ere, gure apustu estrategiko sendoa eta iraunkorra da.

Banku-sektorearekiko konparaziozko benchmarkinga.
Bezerogaiak
2016 Sektorearekiko
diferentziala
Kalitate objektiboa 7,57 +0,53
Banku-bezeroen gogobetetasuna 7,63 +0,37

Iturria: Stigaren bezero anitzeko azterketa konparatiboak

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA
Bankuko bezeroen gogobetetasuna (%-tan) 2016
LABORAL Kutxaren irudi-ezaugarriak  
Sendoa, kaudimentsua, segurtasuna eskaintzen du 77,8
Gestio zintzoa eta arduratsua 78
Gardena, informazio argia eskaintzen du 76,2
Enpresa eta ekintzaileei laguntzen die 74,2
Bertakoa, gizartearekin konprometitua 75,2
Bezeroekin euskara aktiboki erabiltzea bultzatzen du 78,6
Emakume eta gizakumeei trataera berdina ematea sustatzen du 81,1

ASEGURUETAKO BEZEROAREN GOGOBETETASUNA (%-tan)

Banku-sektore osoak pairatzen duen konfiantza-krisiaren gainetik ere, gure bezeroek gogobetetasun-maila egokia dute banku-produktuekin nahiz aseguru-produktuekin. Era berean, pozik daude bulegoetako harreman pertsonalarekin eta urrutiko harremanekin.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

BAZKIDEEKIKO
HARREMANA

Lan elkartuko kooperatibetan, jabe, bazkide eta protagonistak gara langileak. LABORAL Kutxan, lan egiten dugun pertsonok gara enpresaren jabeak, eta eskubidea dugu enpresa-emaitzak partekatzeko eta enpresa-organoen bidez haren gestioan parte hartzeko.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

PLANTILLARI BURUZKO ADIERAZLEAK

LABORAL Kutxan, lan elkartuko kooperatiba den aldetik, langileei buruzko adierazleak bereziki garrantzitsuak dira.

Alderdia/Adierazlea 2016
Segurtasuna eta osasuna  
Absentismoaren %-a 2,8%
Garapen profesionala  
Indize profesionalaren hobekuntza, antzinatasuna barne 27,01
Berdintasuna  
Emakumezko bazkideen %-a 47%
Emakumezko zuzendarien %-a, zuzendari guztiekiko 27,8%
Enplegu-dinamika  
Txandakatze-tasa 7,7%
Irteera-tasa: 4,7%
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

GARAPENA ETA PRESTAKUNTZA

2016ko prestakuntza-jarduera 6.568 ikastarotan eta 128.017 prestakuntza-ordutan gauzatu da. Nabarmentzeko alderdiak:

  • Garapen Programa izeneko prestakuntza ematen jarraitu dugu. Horren barruan, «Bezeroen gatazken gestio positiboa» eta «Emozioei modu osasuntsuan aurre eginez» ikastaroak eman ditugu.
  • «Aktibatu zeure erretiroa» izeneko programa bat ere badugu. Haren bidez, Entitateko jarduera utzi eta erretirora doazen pertsonak
  • Zerbitzu Zentraletara deitzen dituzte, egoera berrira begirako prestakuntza jasotzeko.
  • Plantilla osoak egin du laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko prestakuntza, bai eta Delituei aurrea hartzeko eta erantzuteko eskuliburuaren eta Zigor-kodea betetzeari buruzko politikaren inguruko beste ikastaro bat ere.
Prestakuntza 2014 2015 2016 2017ko helb.
Prestakuntza-orduak 124.523 133.743 128.017 274.110
Prestakuntza-orduak pertsonako 53,98 53,56 63,6 124,6
• Bazkideak 51,54 53,76 53,02 d/e
• Behin-behinekoak 69,30 52,83 230,4 d/e
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

BIKAIN ZIURTAGIRIA

Ekitaldi honetan Euskara Planak erdietsitako lorpenik handiena Entitate osoan URREZKO BIKAIN egiaztagiria lortzea izan da. LABORAL Kutxa da aintzatespen horren mailarik gorena jaso duen lehen finantza-erakundea.

Euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izatea da helburua.

LABORAL Kutxak duela 20 urte baino gehiago prestatu zuen bere lehen euskara-plana, eta, une honetan, 70.000 lagunek jasotzen dituzte komunikazioak euskara hutsean.

Harremanak euskaraz nahi dituzten
galdetzen diegu bezeroei. Hortik aurrerako
komunikazio guztiak hautatutako
hizkuntzan egiteko konpromisoa hartzen
dugu orduan.

ORDAINKETA SISTEMA

Kooperatibetan soldaten arteko aldea askoz txikiagoa izaten da beste enpresa mota batzuetan baino. LABORAL Kutxan, ondoen ordaindutako pertsonak duen soldataren eta plantillaren batez besteko soldataren arteko ratioa 3,6koa da, ordainketa-kontzeptu guztiak aintzat hartuta. Ibex 35 indizearen enpresetako batez bestekoari erreparatuz gero, 86koa da ratioa (Iturria: El País).

SOLDATEN ARTEKO TARTEA

Gure Entitateko ordainketa-sisteman bi osagai aldakor daude: bata kolektiboa, pertsona guztiek eskura ditzaten enpresa osoaren emaitzak, eta bestea banakakoa. Bi osagai horiek % 7ko pisua dute ordainsari osoan.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

ANIZTASUNA ETA AUKERA BERDINTASUNA

LABORAL Kutxa guztiz konprometituta dago emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunarekin. Gure Entitateko langileen % 49 emakumeak dira eta, lanpostu berdinean, emakumeen eta gizonen soldata berdin-berdina da.

Halere, badakigu badugula zer hobetua; adibidez, emakumeek zuzendaritza-postuetan presentzia handiagoa izatea. Helburu hori lortzeko eta pertsona guztien aukera-berdintasunean sakontzen jarraitzeko, 2019ra arte luzatuko den Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onartu dugu 2016an.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

0 KILOMETROKO BANKA

LABORAL Kutxak bere ingurune geografikoan (jarduten duen eremuan) eskuratzen ditu ondasun eta zerbitzu gehienak. Hala, 2016an:

Ondasun eta zerbitzuen zenbatekoaren 94,9% tokiko enpresetatik eskuratu du.

Gure enpresa hornitzaileen 94,5% tokikoak dira.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

INGURUMENAREKIKO
HARREMANA

Hona hemen LABORAL Kutxaren 2016ko aurrerakuntzarik garrantzitsuenak:

  • ISO 14001:2015 ziurtagiriaren bertsio berria erabiliz berritu dugu ingurumen-ziurtagiria. Hain zuzen, LABORAL Kutxa izan da estatuan bertsio berri horrekin ziurtagiria eskuratu duen lehen finantza-erakundea.
  • Arrasateko Zerbitzu Zentraletan, biomasako eta geotermiako instalazioak abiarazi ditugu, aire girotuko sistemetan erregai fosilak ordezteko.
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

Erabilitako papera murriztearen aldeko apustuari eusten jarraitzen dugu, eta teknologia berriak erabiltzen ditugu horretarako; adibidez, Postamail zerbitzua (komunikazioak ohiko postaz egin beharrean bide elektronikoz egitekoa) indartzearen alde egin dugu. Hauxe da erabiltzaileen bilakaera.

Postamailen erabiltzaileak 2014 2015 2016
Bazkide kopurua 334.304 409.947 456.229
Erabiltzaileen %-a bezero guztiekiko 28,03% 34,88% 38,83%

Ekintza horiei esker, 2014az geroztik LABORAL Kutxako paper-kontsumo osoa % 13 baino gehiago murriztu da.

Ingurumenari lotuta geroz eta garrantzi handiagoa hartzen duen beste kezka-iturri bat da berotegi-efektuko gasen kalkulua hobetzea eta isuriak murriztea. Azken urteotan, LABORAL Kutxak inbertsio-ahalegina egin du bere instalazioetan eta, horri esker, isuriak ia % 20 murriztea lortu du.

2016rako, gure inpaktuaren kalkuluan sakondu dugu, beste alderdi batzuk ere aintzat hartuz. Adibidez, gure isuriak kalkulatzeko, orain arte Zerbitzu Zentraletako isuriak hartzen genituen aintzat; orain, berriz, bulego-sarea, errepideko garraioa, guztira kontsumitutako papera fabrikatzeak dakartzan isuriak eta gure bezeroek online banka erabiltzean sortzen duten energia-kontsumoa ere gehitu ditugu. Hona hemen isurtzeak:

Karbono-aztarna 2016
1. Irismena: isuri zuzenak (gasolioa eta propanoa) 144
2. Irismena: zeharkako isuriak (elektrizitatea) 4.623
3. Irismena: zeharkako beste isuri batzuk (errepideko garraioarenak) 740
Isuritako CO2 tonak guztira 5.507
EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

GIZARTEAREKIKO
HARREMANA

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

GIZARTEARI EGINDAKO ZUZENEKO EKARPENAK

LABORAL Kutxa Euskal Herrian sortu zen, gizartea zerbitzatzeko konpromiso handia ezaugarri duen enpresa-talde baten baitan, MONDRAGON Taldean, alegia. Taldearen misioa da lana sortzea, batez ere kooperatiboa, aberastasuna eta ongizatea lortzeko funtsezko bidea delakoan.

Emaitzen % 25ek gizarteari ekarpenak egitea du xede. 2016an 18,8 milioi euroko ekarpenak egin ditugu Kooperatiba arteko Fondo Sozialaren bidez, eta 7,5 milioi eurokoak Heziketako eta Sustapeneko Fondoaren bidez.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA
Kontzeptua Zenbatekoa (m €-kotan)
Kooperatiba-sustapena MONDRAGONen eta beste helburu batzuk (UNACC eta abar) 5.280
Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondoa (BESF) 831
Ekintzailetza eta enpresa-prestakuntza (Gaztenpresa Fundazioa) 235
Kultura-jarduerak, oro har 339
Euskararen eta euskal kulturaren sustapena 338
Laguntza-erakundeak eta hirugarren mundukoak 398
Nekazaritzako elikagaien sektorea 117
Heziketako eta Sustapeneko Fondoa - HSF (emaitzen % 10) 7.538

LABORAL Kutxak emaitzen % 25 bideratzen du jarduera horietara, kooperatibek duten % 10eko betekizuna baino askoz gehiago.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

GAZTENPRESA
FUNDAZIOA

LABORAL Kutxaren ekimena da Gaztenpresa. Enpresak sortuz enplegua sortzen eta sendotzen laguntzea du helburu.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

GAZTENPRESA FUNDAZIOA

Bultz-Lan Consultingek emandako egitura profesionalean oinarritzen da. Gizarte-ekonomiaren alorreko aholkularitza-enpresa da hori. Boluntario-taldez osatutako egitura ere badu. Guztira 106 boluntario dira.

Lagundutako proiektuek, bideragarritasun-fasea gainditutakoan, 386 enpresa eta 717 lanpostu sorrarazi dituzte 2016an. Negozio txikiak dira, eta 2016an 52.100 €-ko inbertsioa eskatu dute batez beste. Kopuru horren % 64 finantzatzen du LABORAL Kutxak. Batez beste 1,9 langile izan dituzte hasierako unean.

Ekintzailearen batez besteko adina 39 urtekoa da, eta, sexuari erreparatuta, emakumezko ekintzaileen ehunekoa % 50ekoa da.

Beste lan-ildo bat enpresa berriak merkatuan finkatzea da; hau da, abian jarri ondoren lehen urtean mikroenpresei negozioa finkatzen laguntzeko jarduera. Azken ekitaldian, guztira 1.195 autonomok eta mikroenpresaburuk hartu dute parte lantegietan.

LABORAL Kutxak eta Mondragon korporazioak, batetik, eta Eusko Jaurlaritzak (Lanbideren bidez) eta Europako Gizarte Funtsak, bestetik, finantzatzen dute Gaztenpresa Fundazioaren egitura.

EGE 2016 TXOSTENAREN LABURPENA LABORAL KUTXA

GIZARTEAREKIN KONPROMETITUTAKO BANKA

LABORAL Kutxan gure gizartearen parte gara, eta parte sentitzen gara. Hori horrela, epe laburrerako mozkinak maximizatzeaz harago, gure inguruko komunitatearen garapenean laguntzen ahalegintzen gara. Horregatik, gizartearen ongizaterako eta aberastasunerako era guztietako ekarpenak egiten ditugu. Hauek dira 2016ko ekarpen handienak:

  • Enpresak eta autonomoak

    Gizartearen ongizaterako, enpresa-ehun egokia izatea ezinbestekoa delakoan gaude. Horregatik, inguruko enpresa eta autonomoekin batera aritzen ahalegintzen gara, eta hainbat jarduera egiten ditugu ildo horretan: hitzarmenak Cepesekin, gizarte-ekonomiako enpresak finantzatzeko; hitzarmenak Oinarri Expressekin, Elkargi ETErekin eta elkargo profesionalekin; lankidetza Gipuzkoako Ganberarekin; enpresa berritzaileentzako finantza-laguntza; lankidetza-hitzarmena Debegesarekin...

  • Genero-berdintasuna:

    LABORAL Kutxan jakitun gaude ibilbide luzea dugula oraindik emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko. 2016an ibilbide hori jorratzen laguntzeko ekimenak burutu ditugu: enpresa-esparruko emakumeak aintzatesteko saria babestea; Berdintxiketa lasterketa mistoa babestea, emakumeen esku-pilotako estatu-lehiaketa babestea, langileak kontzientziarazteko bideoak egitea…

  • Euskara

    Euskara gure izaeraren funtsezko elementua delakoan gaude eta, horregatik, euskara zabaltzeko eta normalizatzeko ahalik eta ekarpenik handiena egiten ahalegintzen gara: Euskararen Gestio Plana onartu dugu, Eusko Ikaskuntzaren Biltzarrean lagundu, Etxepare Itzulpen Saria babestu, Bikain ziurtagiria eskuratu, Nafarroa Oinez bultzatu…

  • Ezagutza sortzea

    Gizartean interes publikoko gaiak zabaltzen laguntzen duten txostenak egin ditugu gure Ikerketa Departamentuaren bidez, hala nola EAEko eta Nafarroako ekonomiari buruzko txostena eta Nafarroako ekonomiari buruzko txostena.

  • Kultura- eta kirol-ekitaldien babesletza

    LABORAL Kutxan uste dugu kultura eta kirola direla gizarte osasuntsu baten oinarrizko zutabeetako bi. Horregatik, bi gai horiei lotutako hainbat eta hainbat gertaera babesten ditugu: Salamancako Maratoi Erdia, Eibarko Duatloia, Donostiako Lilatoia, Gabez Takarraran lasterketa, Bilboko Loraldia jaialdia, Valladolideko San Valentin kontzertua...