logo-up logo-up-mobile
Sarrera online banka

LABORAL Kutxak, Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordearen bidez, bere langile guztien laneko segurtasuna zaintzeko konpromiso irmoa hartu du. Horretarako, laneko arriskuekin lotutako zereginetan diharduten langileen prestakuntza, sentsibilizazio eta gaitasun profesionalen beharrak identifikatu ditu. Entitateak aldizka egiten dituen auditoretzak lagungarri dira gai hori etengabe gainbegiratzeko eta horren funtzionamendua hobetzeko.  Lan Arriskuen Prebentziorako OHSAS 18001 Ziurtagiriaren jabe gara.

Era berean, Zainduz osasun-programa dugu, zeinaren bidez gure pertsonen ongizatea zaintzen eta sustatzen baitugu jarduera fisikoaren, nutrizioaren eta gure pertsonen ongizate emozionalaren arloetan. Hainbat jarduera bultzatuz, hala nola, ohitura osasungarrien eta ongizate emozionalaren inguruko tailerrak edo webinarrak, fisioterapia digitalaren zerbitzua, lanera oinez edo bizikletaz etortzeko pizgarriak, gai ezberdinei buruzko aholkularitza pertsonalizatuak…

Laneko osasuna eta ongizatea

 

Zure iritzia jakin nahi dugu. Kontaktatu