Gurea ez da edozein entitate. Banka kooperatiboa gara. Eta, ondorioz, izateko eta jarduteko modu berezia dugu.
Lankidetzaren balioan sinesten dugu, eta horrek pertsonentzat eta gizartearentzat duen esanahian. Eta horiekin konpromisoa dugunez, partaide gaituen komunitatearen etorkizunean pentsatu behar dugu, besteak beste. Gure irabaziak banatu. Enpleguari, kulturari, ingurumenari, berrikuntzari eta ekintzailetzari lagundu.