logo-up logo-up-mobile
Sarrera online banka

pacto mundial

NBEk 2030 Agendan ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIHak) betetzen lagundu nahi du LABORAL Kutxak. 17 Helburu horiek gizarteari, ingurumenari eta ekonomiari lotutako alderdiak jasotzen dituzte, eta, funtsean, pertsonen, planetaren eta aberastasunaren aldeko ekintza-plan bat osatzen dute, bake unibertsala sendotzea eta justizia sustatzea xede duela.

Gure jardueren artean GIHekin lotura zuzena dutenak aztertu ditugu, baita horien inguruan bultzatu beharreko ekimenak ere. Hona hemen Helburuak betetzen laguntzeko garatu ditugun jarduketa nagusiak: Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIHekin) hartutako konpromisoa.pdf

2006az geroztik Mundu Itunari atxikita gaude, Mundu Itunaren 10 Printzipioekin hartua dugun konpromisoaren adierazgarri.

Nazio Batuen Mundu Ituna konpromiso etikoa duen ekimena da. Horren arabera, herrialde guztietako erakundeek jokabidearen eta jardueraren inguruko hamar printzipio onartu behar dituzte euren estrategiaren eta eragiketen barruan, Giza Eskubideei, Lanari, Ingurumenari eta Ustelkeriaren aurkako Borrokari lotuta.

 

Zure iritzia jakin nahi dugu. Kontaktatu

Cookien erabilera

Gure webgunean, cookieak erabiltzen ditugu web-orrietan sartzen zarenean. Besteak beste, erabiltzen duzun nabigatzailearen, aukeratutako hizkuntzaren eta konfigura daitezkeen beste elementu batzuen berri izateko balio dute. Horri esker, normaltasunez nabiga dezakezu webean. Gahiago irakurri.

X