logo-up logo-up-mobile
Sarrera online banka

Gizarte-erantzukizunean oinarritutako inbertsioa (GEOI) aktiboen gestioan erabiltzen hasi da Espainian, batez ere enpleguko pentsio-fondoetan.  Hala ere, bankuentzat, bezeroen finantzaketa bera garrantzitsuagoa da jarduera hori baino.

Hona hemen 2016an landutako alderdirik garrantzitsuenak:

– CNMVn gizarte-erantzukizunean oinarritutako inbertsio-fondo bat onartzea, LABORAL Kutxa Konpromiso izenekoa. Fondo etiko eta solidarioa da, haren inbertsioetan kontrolak egiten baitira, ingurumenari, gizarteari eta gobernu korporatibo onari lotutako irizpideak (ESG deritzenak) erabiliz. Horrez gain, LABORAL Kutxak bezeroei kobratzen dien gestio-komisioaren zati handi bat zenbait GKEri ematen zaie, hain zuzen ere bezeroak berak aukeratutakoari (Medicus Mundi, Caritas edo Mundukide).

– Bezeroak finantzatzeko prozedurak doitzea, irizpide horiek (ESG) aplikatzeko. Ingurumena Gestionatzeko Sistemaren barruan, enpresen segmentuak egindako inbertsio guztien inpaktua kontrolatzen da.  2016an, gure prozedurak handitzen eta gizartearen aldetik ardura-esparru zabalagoak sartzen ari gara,  zehazki gizartean arazotsuak direnak, hala nola armagintza, pornografia eta giza klonazioa.

– Era berean, bai pentsio-gestoreak bai inbertsio korporatiboak egindako aktiboen gestioari dagokionez, ingurumenari, gizarteari eta gobernu onari lotutako jarduera kontrolatzen hasi gara gure inbertsioaren helburu diren konpainietan, “EIRIS global sustainability ratings” deritzon rating tresnaren bidez.

 

Zure iritzia jakin nahi dugu. Kontaktatu

Cookien erabilera

Gure webgunean, cookieak erabiltzen ditugu web-orrietan sartzen zarenean. Besteak beste, erabiltzen duzun nabigatzailearen, aukeratutako hizkuntzaren eta konfigura daitezkeen beste elementu batzuen berri izateko balio dute. Horri esker, normaltasunez nabiga dezakezu webean. Gahiago irakurri.

X