logo-up logo-up-mobile
Sarrera online banka

Bazkideak gara, bezeroarekin inplikatzen gara

LABORAL Kutxan, entitateko bazkideak gara zerbitzu ematen dugunak, eta, proiektuarekin bat egin eta hartan sinesten dugunez, bezeroari zerbitzurik onena ematen inplikatzen gara. Gure bezeroak pozik izatea da gure enpresa-proiektuaren bermerik onena.

Banka erabilgarria, gure gizartearen garapenarekin konprometitua

LABORAL Kutxak banku tradizionalaren produktu eta zerbitzu guztiak eskaintzen ditu, eta 50 urtetik gorako eskarmentua metatu du, inguruko familia eta enpresen behar  finantzarioei erantzuten. Gainera, aurrezkiak noren esku uzten dituzten eta zertarako erabiltzen diren jakitea ere gustatzen zaie bankuetako bezeroei.

LABORAL Kutxan pentsatzen dugu, gure misioa ez dela entitatearentzat mozkina lortzera mugatzen. Aitzitik, gure gizarteari garatzen lagundu nahi diogu. Gainerako mozkinak entitatean inbertitzen ditugu berriro, kaudimena sendotu eta etorkizuna bermatzeko.
Tokiko garapenean inplikatzen gara, ikerketa, kultura, kirola… eta gure gizartearen garapena sustatzen duten proiektu berezietan parte hartuz.

Gestio demokratiko eta arduratsua

LABORAL Kutxak ez du burtsan kotizatzen, ez dago finantza-merkatuen espekulazio-presioen menpe. Bazkide guztiak partaide eta erantzule dira entitatearen kapitalean eta erabakietan, eta, beraz, bere egiten dituzte gure gestioaren ondorioak. Erabaki funtsezkoenak Batzar Nagusian onesten dira demokratikoki. Bazkide guzti-guztiek hartzen dute
parte bertan, mozkinak lortzen eta horiek gure gizartean inbertitzen lagunduko digun kudeaketa eraginkorra eta arduratsua bermatzearren.

Cookien erabilera

Gure webgunean, cookieak erabiltzen ditugu web-orrietan sartzen zarenean. Besteak beste, erabiltzen duzun nabigatzailearen, aukeratutako hizkuntzaren eta konfigura daitezkeen beste elementu batzuen berri izateko balio dute. Horri esker, normaltasunez nabiga dezakezu webean. Gahiago irakurri.

X